ER: [itzul] Re: letra larri ala xeheak
Juan Garzia Garmendia
svrinsjg a bildua sv.ehu.es
As, Urt 18, 10:04:28, CET 2005
Nik uste, "estatu" hitza orokorra da, eta esanahi orokor, generiko hori
hartzen du letra xehez. Letra larriak, berriz, estatu jakin batez ari garela
adieraziko luke (edo du).
Beraz, kasurako, "(Espainiako) Estatua" bada, egokia da letra larriaren
erabilera. Besterik da erabilera erreberentzial arbitrarioa, guztiz
gaitzezgarria nire iritziz ("Estado de Derecho", edo Konstituzioaren lehen
hitzetan: "la Nación española", horrelaxe, ez "la nación española" arrunta
eta ez "la Nación Española" (Organización De Destino En Lo Universal).
Euskaraz ere jende askok jartzen du "Herria eta "Euskara" beti letra larriz
(hor bai "larri" letra!).
Pentsa liteke "estado"=egoera adieratik bereizi beharrak ere eragiten ote
duen (erdaraz), baina ez dirudi erraz nahastekoak direnik bi adierok
praktikan.
Euskaraz, berriz, gauza bitxia, antzeko nahasbidea dugu, mugatuan, "estatua"
hitza dela eta (neuri egokitutako itzulpen batean: "Barne-estatua", eta
horrelaxe bakarturik ageri zen, liburu baten izenburua baita!). Ez dut uste
letra larriek deus konpontzen dutenik hor.
Tira: Anderrek ederki azaldu duen moduan, motibatu egin behar da letra
larriaren erabilera kasu bakoitzean, eta ezin da esan halako edo halako
hitza (izen propioak salbu) letra larriz idaztekoa "dela"; izatekotan, kasu
horretan hala dagokiola.
-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Ander Irizar
Bidalia: Asteartea, 2005.eko urtarrilak 18 09:30
Nora: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Re: letra larri ala xeheak
> kontua da horiek biak Estatua eta Administrazioa lege eraketa eta
definizioa diuzten organoak direla
Estatua eta administrazioa ez nuke esango "organoak" direnik.
Administrazioa, bereziki, nahiko kontzeptu orokorra dela iruditzen zait
(Hiztegi terminologikoko definizioa: "Estatuak bere baitan hartzen duen
edozein herri-administrazio. Estatuko administrazioak dira
toki-administrazio eta
erakunde-administrazio guztiak."). Horrela, HAEE/IVAPeko testuetan
administrazioa letra xehez eman izan dute sistematikoki --nik uste--.
Konparazio batera, 30/1992 Legean, Administrazio eta Prozedura Legean
alegia, "Administración General del Estado" emateko "estatuko administrazio
orokor" erabili zuten. Geuk ere, Nafarroako Parlamentuan, bide horri heldu
diogu azken aldi honetan. Egia da, hala ere, sarritan ikusten dela
administrazioa letra larriz idatzita --irudipen hori daukat behintzat.
"Estatu" hitzarekin, ez dakit oso ongi zergatik, zalantza gehixeago
dut --estatu jakin bati buruz ari garelarik, betiere--. Euskaltermeko fitxa
horretan bertan, adibidean hain zuzen, honela ageri da: "...dagokio Estatuko
administrazioaren lege-aurreproiektuek..."
Ander Irizar
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20050118/3e537b69/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago