[itzul] Re: letra larri ala xeheak

z-nikolas a bildua ej-gv.es z-nikolas a bildua ej-gv.es
As, Urt 18, 10:35:43, CET 2005


"Nagusi" izen-lagunak, ordea, arazoak sor ditzake, izan ere, "orokorra"
esaten zaio Udal edo foru izaera ez duten administrazioei. Azken horiek ez
daude "orokor" horren menpe, eta administrazio bakoitza "nagusi" da bere
eskumen esparruan. 
Honekin ez dut esan nahi "orokor" edo gaztelaniazko "general" horrekin ados
nagoenik, baina aldatu baino lehen (edo oraintxe Juanek kentzea proposatu
bezala) nik lehendabizi azterketa sakonago bat egingo nuke jakiteko zer dela
eta  erantsi zaion Estatuko administrazioari edo Jaurlaritzaren menpeko
administrazioari "orokor" izen-lagun hori. 

	Ondo izan. Zelai

-----Mensaje original-----
De: Garikoitz Etxebarria [mailto:garikoitz.etxebarria a bildua uribekosta.org] 
Enviado el: martes, 18 de enero de 2005 10:18
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Re: letra larri ala xeheak

"General"  hori,  "orokorra"  baino  "nagusi"  da, nire ustez. Hau   da,
bere ganetik    ez dagoela  beste inor, bera baino, goitik-goitik
gainontzeko  guztiak,  bere azpitik.



----- Original Message ----- 
From: <karlos_del_olmo a bildua donostia.org>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Tuesday, January 18, 2005 9:54 AM
Subject: Re: [itzul] Re: letra larri ala xeheak






Hona hemen e/Estatu/ko/ren A/administrazio orokorraren (organoen)
organigrama, alegia:

Maila gorena:

Administración General del Estado

Mendekoak:

Presidencia del Gobierno
Ministerios

Web orri ofizialaren euskal bertsioan _Estatuko Administrazio orokorra_
dioela ondo jakitun nago, halaz ere. Guztiarekin ere, eta ez dut haritik
gehiago tiratuko, ez dakit gauza beraren gainean ote dihardugun biok,
alegia:
 a.- E/estatuan d(ir)en administrazio publikoa(k)
,b.- Estatuak bere burua gobernatzeko eratzen duen A/administrazioa
-zerbitzua- (Konstituzioan definitu legez > euskaraz: Espainiak zuzenbideko
estatu sozial eta demokratikoa;  gaztelaniaz : España se constituye en un
Estado social y democrático de Derecho).

Ondo segi eta barkatu txapa!






Karlos del Olmo
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
943424286
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20050118/c09e24b6/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago