ER: [itzul] izango dugu ala izango ditugu?
Juan Garzia Garmendia
svrinsjg a bildua sv.ehu.es
As, Urt 18, 12:14:20, CET 2005
izango dugu ala izango ditugu?Nik neuk, bere horretan, plurala emango nuke.
Bat eginda irudikatzeko, eta singularra erabiltzeko, "koktel eta bazkaria"
eskatzen dit.
(-tasun atzizkiaz-eta osaturiko abstraktuetan, nahiko normala da singularra
erabiltzea halako koordinazioetan, baina ez da hori hor kasua).
-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Sergio Azkarate
Bidalia: Asteartea, 2005.eko urtarrilak 18 11:42
Nora: Itzul
Gaia: [itzul] izango dugu ala izango ditugu?
Egun on.
Esaldi honetan "dugu" ala "ditugu" ipiniko zenukete?
Panaderokua jatetxean elkartuko gara, koktela eta bazkaria izango
dugu/ditugu eta.
"izango dugu" ala "izango ditugu"?
Hemen inguruan eztabaida sortu da. Nik "dugu" ipiniko nuke, baina
badaezpada ere.
Eskerrik asko.
Sergio
GOIENA
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20050118/3fab5831/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago