[itzul] izango dugu ala izango ditugu?

Bittor Hidalgo v.hidalgo a bildua euskalnet.net
As, Urt 18, 13:17:50, CET 2005


izango dugu ala izango ditugu?Panaderokua jatetxean elkartuko gara, koktela eta bazkaria izango dugu/ditugu eta.

Biak dira ezin hobeak, eta hiztunaren esku da beti bat edo bestea ematea. Batean, singularrarekin (dugu), bi ekintzen batasuna azpimarratzen dugu (beren OSPAKIZUN zentzua edo; biak artikuluz emanak ere, arruntena dirudiena). Pluralarekin, aldiz, azpimarratuko dugu, ekintza bakoitzaren banakotasuna, hau da, bi gauza izango ditugula, eta ez ospakizun bakarra. Tradizioan, ahozkoan, nola idatzian, biak erabiltzen direla uste dut, euskal sen osoz, biak ñabardura desberdina eskainiz, hiztunaren aukeran.

Ondo izan

Bittor

---------------------------------------------
Bittor Hidalgo Eizagirre /Victor/
k/ Intxaurrondo, 54, 4. A
20015 Donostia (Gipuzkoa)
Tfnoa eta faxa: 943-273748 // 655728290
posta-e: bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
  ----- Original Message ----- 
  From: Sergio Azkarate 
  To: Itzul 
  Sent: Tuesday, January 18, 2005 11:42 AM
  Subject: [itzul] izango dugu ala izango ditugu?


  Egun on.


  Esaldi honetan "dugu" ala "ditugu" ipiniko zenukete?



  Panaderokua jatetxean elkartuko gara, koktela eta bazkaria izango dugu/ditugu eta.



  "izango dugu" ala "izango ditugu"?



  Hemen inguruan eztabaida sortu da. Nik "dugu" ipiniko nuke, baina badaezpada ere.



  Eskerrik asko.




  Sergio 



  GOIENA 
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20050118/71b6829a/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago