ER: [itzul] izango dugu ala izango ditugu?

Juan Garzia Garmendia svrinsjg a bildua sv.ehu.es
As, Urt 18, 13:57:59, CET 2005


izango dugu ala izango ditugu?Gauzak (datuak eta arazoak) xehekiago ikusi
nahi dituenak, Iņaki Amundarainek badu argitaratua lan bikain bat
koordinazioaz, halako kasuak (ere) jorratzen dituena. Ez daukat eskura
erreferentzia, baina haren lizentziatura-tesia delakoan nago.
  -----Jatorrizko mezua-----
  Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Bittor Hidalgo
  Bidalia: Asteartea, 2005.eko urtarrilak 18 13:18
  Nora: ItzuL
  Gaia: Re: [itzul] izango dugu ala izango ditugu?


  Panaderokua jatetxean elkartuko gara, koktela eta bazkaria izango
dugu/ditugu eta.

  Biak dira ezin hobeak, eta hiztunaren esku da beti bat edo bestea ematea.
Batean, singularrarekin (dugu), bi ekintzen batasuna azpimarratzen dugu
(beren OSPAKIZUN zentzua edo; biak artikuluz emanak ere, arruntena
dirudiena). Pluralarekin, aldiz, azpimarratuko dugu, ekintza bakoitzaren
banakotasuna, hau da, bi gauza izango ditugula, eta ez ospakizun bakarra.
Tradizioan, ahozkoan, nola idatzian, biak erabiltzen direla uste dut, euskal
sen osoz, biak ņabardura desberdina eskainiz, hiztunaren aukeran.

  Ondo izan

  Bittor

  ---------------------------------------------
  Bittor Hidalgo Eizagirre /Victor/
  k/ Intxaurrondo, 54, 4. A
  20015 Donostia (Gipuzkoa)
  Tfnoa eta faxa: 943-273748 // 655728290
  posta-e: bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
    ----- Original Message -----
    From: Sergio Azkarate
    To: Itzul
    Sent: Tuesday, January 18, 2005 11:42 AM
    Subject: [itzul] izango dugu ala izango ditugu?


    Egun on.


    Esaldi honetan "dugu" ala "ditugu" ipiniko zenukete?



    Panaderokua jatetxean elkartuko gara, koktela eta bazkaria izango
dugu/ditugu eta.



    "izango dugu" ala "izango ditugu"?



    Hemen inguruan eztabaida sortu da. Nik "dugu" ipiniko nuke, baina
badaezpada ere.



    Eskerrik asko.




    Sergio



    GOIENA
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20050118/85370111/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago