[itzul] galdera bat (alemana)

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
Ost, Urt 19, 08:23:55, CET 2005


 > ba al dago alemana-euskara-alemana hiztegirik, txikia bada ere?

Sarean ezagutzen dudan bakarra, Kondia makina-erremintako enpresak 
daukana. Oso mugatua da, makina-erremintari buruzkoa baita soilik:
http://www.kondia.com/hiztegi/de/principal.htm

Bestalde, http://www.hiztegia.net/ webgunean badira ataltxo batzuk. 
Adibidez, Travlangera joanda 
(http://www.travlang.com/languages/index.html), hautatu «Select a 
language you speak» euskara, eta «Select the langugae you want to learn» 
Deutsch. Publizitate luzearen azpian, aukera batzuk agertzen dira:

Oinarrizko hitzak = Grundlegende Wörter
Zenbakiak = Zahlen
Erosketetan / Afaltzen = Einkaufen/Essen
Bidaia = Reise
Zuzenbideak = Richtungen
Tokiak = Orte
Ordua eta datak = Zeiten und Daten

Joan den maiatzean Sustatun izan zen eztabaida batean 
(http://www.sustatu.com/1084378268/) bate batek aipatu zuen 
alemana-euskara hiztegiaren beharra. Dirudienez, Elena Martinez Rubiok 
egina du hiztegia, baina ez dakit argitaratua ote dagoen. KMko 
katalogoan (http://www.gipuzkoa.net/kultura/katalogoa/), behintzat, ez 
da ageri, ezta Megadendan ere (http://www.megadenda.com/).

Bide batez, orain dela zazpi bat urte, Elena Martinezek artikulu bat 
argitaratu zuen Senez aldizkarian, «Alemaniera euskararentzat eredu?» 
izenburuaz: http://www.eizie.org/Argitalpenak/Senez/19980101/Martinez.

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago