[itzul] galdera bat (alemana)

Xabier Mendiguren xmendiguren a bildua elkarlanean.com
Ost, Urt 19, 11:58:26, CET 2005


Elena Martinezek egin du bai alemana-euskara-alemana hiztegi bat, eta 
Elkar argitaletxean argitaratuko dugu, aurten bertan, ondo bidean.

xme

El 19/01/2005, a las 8:23, Gotzon Egia escribió:

> > ba al dago alemana-euskara-alemana hiztegirik, txikia bada ere?
>
> Sarean ezagutzen dudan bakarra, Kondia makina-erremintako enpresak 
> daukana. Oso mugatua da, makina-erremintari buruzkoa baita soilik:
> http://www.kondia.com/hiztegi/de/principal.htm
>
> Bestalde, http://www.hiztegia.net/ webgunean badira ataltxo batzuk. 
> Adibidez, Travlangera joanda 
> (http://www.travlang.com/languages/index.html), hautatu «Select a 
> language you speak» euskara, eta «Select the langugae you want to 
> learn» Deutsch. Publizitate luzearen azpian, aukera batzuk agertzen 
> dira:
>
> Oinarrizko hitzak = Grundlegende Wörter
> Zenbakiak = Zahlen
> Erosketetan / Afaltzen = Einkaufen/Essen
> Bidaia = Reise
> Zuzenbideak = Richtungen
> Tokiak = Orte
> Ordua eta datak = Zeiten und Daten
>
> Joan den maiatzean Sustatun izan zen eztabaida batean 
> (http://www.sustatu.com/1084378268/) bate batek aipatu zuen 
> alemana-euskara hiztegiaren beharra. Dirudienez, Elena Martinez Rubiok 
> egina du hiztegia, baina ez dakit argitaratua ote dagoen. KMko 
> katalogoan (http://www.gipuzkoa.net/kultura/katalogoa/), behintzat, ez 
> da ageri, ezta Megadendan ere (http://www.megadenda.com/).
>
> Bide batez, orain dela zazpi bat urte, Elena Martinezek artikulu bat 
> argitaratu zuen Senez aldizkarian, «Alemaniera euskararentzat eredu?» 
> izenburuaz: http://www.eizie.org/Argitalpenak/Senez/19980101/Martinez.
>
> -- 
> Gotzon Egia
> gegia a bildua gipuzkoa.net
> 43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W
>




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago