[itzul] bus lanzadera

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ost, Urt 19, 13:29:54, CET 2005


Ze zaila den komunikazioa. Esapidearen ezkerrean izartxoa jarri, iruzkin alu
bat egin, ikonoa begi-keinuka ipini, eta, hala ere, "jaurtigarria" benetan
esaten nuela ulertu du norbaitek? Edo gutxienez zalantza geratu zaio?

 

Garaikoetxeari gertatu omen zitzaion Lizarran Estatutua onartu aurretik.
Autonomia gora eta autonomia behera, Euskal Herriak autonomoa izan behar
zuela. Eta hor doakio mitinaren amaieran entzule bat eskerrak ematera, eta
badiotso entzuleak "eskerrik asko, bazen garaia gutaz langile autonomoez
norbait akordatzeko ere". Lehendakari ohiak pentsatu omen zuen aurrerantzean
zorrotzago eta zehatzago hitz egin beharko zuela, badaezpada ere. Nik ere
berdin.

 

Jon Agirre

jon-agirre a bildua ej-gv.es <mailto:jon-agirre a bildua ej-gv.es> 

 

 

Niri ez zait ezer bururatzen baina garbi du ez dela ezer jaurtitzen. 

 

inaki 

 

El 18 ene 2005, a las 04:29, jon-agirre a bildua ej-gv.es escribió: 

 

Medio de transporte rápido, de ida y vuelta y periodicidad frecuente, entre
dos ciudades (rae: lanzadera) 

 

Etengabeko autobus-zerbitzua 

Bus etengabea 

Autobusa etengabe 

Heldu ahalako autobus-zerbitzua 

Hara eta honakoa 

Une oroko autobus-zerbitzua 

Autobusa une oro 

... 

*Bus jaurtigarria 

 

Beldur naiz nire herrian metroa eta Unibertsitatea elkartzeko jarriko duten
"jaurtigarri" horrek zer-nolako lesioak ez ote dizkigun eragingo. 

 

Ondo jausteko abilidadea ikasi beharko ;-) 

 

Jon Agirre 

jon-agirre a bildua ej-gv.es 

 

-----Mensaje original----- 

De: Itzultzailea - Eibarko Udala [mailto:itzultzaile.ei a bildua eibar.net] 

Enviado el: martes, 18 de enero de 2005 13:16 

Para: Itzul (E-mail) 

Asunto: [itzul] bus lanzadera 

 

Baten bati tokatu zaio "lanzadera" hori?  "herri barrukoa"?. 

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20050119/abdb0635/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago