[itzul] Hamarkada kontuak

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
As, Urt 25, 08:10:20, CET 2005


 > Orain arte ustez ondo ikasi dugu "60ko hamarkadako musika" eta antzekoak
 > idazten, lehenagoko nahasketaren aldean (60. hamarkada, eta abar).
 > Nire zalantza da, ordea, "hamarkada" kenduta nola geratuko litzatekeen
 > kontua, erdaraz esan eta irakurri ohi ditugun "sixties", "los 
sesenta", etc.
 > Aukera guztiak arraroak egiten zaizkit: "60ko musika", "60etako musika",
 > "60koko musika"...

Lehenik, ez zait iruditzen «hamarkada» nahitaez erabili behar denik 
beti-beti. «60ko urteetako musika» guztiz zilegi eta ulergarri dela uste 
dut. Izan ere, gazteleraz «los sesenta» esaten denean, elipsi nabarmen 
bat dago, «los *años* sesenta» esamolde osoaren ordezko; frantsesez, 
esate baterako, nekez egiten dena, «les années soixante» esaten baita hori.

Bestetik, elipsi hori bera euskaraz ere egin daitekeela iruditzen zait, 
testuinguruak nahasbiderik sortzeko aukera ematen ez duenean: «60ko 
urteetako musika» -> «60ko (urteetako) musika» -> «60ko musika».

Zalantza dut, ordea, bizi garen mende honetatik begiratuta, aski ote den 
«60ko musika» edo «60ko urteetako musika», eta ez ote genukeen hasi 
beharko beti «1960ko urteetako musika» eta gisakoak idazten. Hori bai, 
hala egitez gerotan, «1960ko musika» nahasgarri litzateke, urte jakin 
hartako musika (ere) adierazten baitu.

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago