[itzul] Hamarkada kontuak

Joseba Erkizia jerkizia a bildua gipuzkoa.net
Ost, Urt 26, 12:22:10, CET 2005


----- Original Message -----
From: "Juan Garzia Garmendia" <svrinsjg a bildua sv.ehu.es>


> "Hirurogeitako" ala "hirurogeietako"? Bada, niretzat, batek hirurogei urte
> dituenean egindako musika edo litzateke hori. Hots, "hirurogei (urte)etako
> musika"

Ez al da, bada, horixe bera? Mendeak ez al ditu "hirugeitaka" urte musika
hori ematen duenean?
Badakit salto egiten ari naizela, betiko erabilera batetik berri batera..
Jauzi huts egina izan al da? Konforme
Bada, orduan...
>
> Ni, bada, Gotzonekin: "hirurogeiko urteetako musika".

...ni ere bai, baina "hirurogeiko urteetako musika" ondo badago -eta, nire
ustez, ondo dago, inolako zalantzarik gabe-, ondo behar du, baita ere
"hirurogeietako musika".
Labur esateko modu baten bila ari nintzen.
Gramatikaren bideak ·hirurogeietako"-ra garamatzala uste dut.
Irudimenarenak ·hirurogeitako"-ra ginderamala uste nuen.


Joseba
>
>
>
> -----Jatorrizko mezua-----
> Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
> [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Joseba Erkizia
> Bidalia: Asteartea, 2005.eko urtarrilak 25 10:56
> Nora: ItzuL
> Gaia: Re: [itzul] Hamarkada kontuak
>
>
> Eta hirurogeitako musika?
> ----- Original Message -----
> From: "Gotzon Egia" <gegia a bildua gipuzkoa.net>
> To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
> Sent: Tuesday, January 25, 2005 8:10 AM
> Subject: Re: [itzul] Hamarkada kontuak
>
>
> > > Orain arte ustez ondo ikasi dugu "60ko hamarkadako musika" eta
antzekoak
> >  > idazten, lehenagoko nahasketaren aldean (60. hamarkada, eta abar).
> >  > Nire zalantza da, ordea, "hamarkada" kenduta nola geratuko
litzatekeen
> >  > kontua, erdaraz esan eta irakurri ohi ditugun "sixties", "los
> > sesenta", etc.
> >  > Aukera guztiak arraroak egiten zaizkit: "60ko musika", "60etako
> musika",
> >  > "60koko musika"...
> >
> > Lehenik, ez zait iruditzen «hamarkada» nahitaez erabili behar denik
> > beti-beti. «60ko urteetako musika» guztiz zilegi eta ulergarri dela uste
> > dut. Izan ere, gazteleraz «los sesenta» esaten denean, elipsi nabarmen
> > bat dago, «los *años* sesenta» esamolde osoaren ordezko; frantsesez,
> > esate baterako, nekez egiten dena, «les années soixante» esaten baita
> hori.
> >
> > Bestetik, elipsi hori bera euskaraz ere egin daitekeela iruditzen zait,
> > testuinguruak nahasbiderik sortzeko aukera ematen ez duenean: «60ko
> > urteetako musika» -> «60ko (urteetako) musika» -> «60ko musika».
> >
> > Zalantza dut, ordea, bizi garen mende honetatik begiratuta, aski ote den
> > «60ko musika» edo «60ko urteetako musika», eta ez ote genukeen hasi
> > beharko beti «1960ko urteetako musika» eta gisakoak idazten. Hori bai,
> > hala egitez gerotan, «1960ko musika» nahasgarri litzateke, urte jakin
> > hartako musika (ere) adierazten baitu.
> >
> > --
> > Gotzon Egia
> > gegia a bildua gipuzkoa.net
> > 43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W
> >
>
>




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago