[itzul] Hamarkada kontuak
Joseba Erkizia
jerkizia a bildua gipuzkoa.net
Ost, Urt 26, 12:32:12, CET 2005
Barkatu hutsa: "ginderamala > ginderamatzala".
Hala uste dut, behintzat:-)
----- Original Message -----
From: "Joseba Erkizia" <jerkizia a bildua gipuzkoa.net>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Wednesday, January 26, 2005 12:22 PM
Subject: Re: [itzul] Hamarkada kontuak
>
> ----- Original Message -----
> From: "Juan Garzia Garmendia" <svrinsjg a bildua sv.ehu.es>
>
>
> > "Hirurogeitako" ala "hirurogeietako"? Bada, niretzat, batek hirurogei
urte
> > dituenean egindako musika edo litzateke hori. Hots, "hirurogei
(urte)etako
> > musika"
>
> Ez al da, bada, horixe bera? Mendeak ez al ditu "hirugeitaka" urte musika
> hori ematen duenean?
> Badakit salto egiten ari naizela, betiko erabilera batetik berri batera..
> Jauzi huts egina izan al da? Konforme
> Bada, orduan...
> >
> > Ni, bada, Gotzonekin: "hirurogeiko urteetako musika".
>
> ...ni ere bai, baina "hirurogeiko urteetako musika" ondo badago -eta, nire
> ustez, ondo dago, inolako zalantzarik gabe-, ondo behar du, baita ere
> "hirurogeietako musika".
> Labur esateko modu baten bila ari nintzen.
> Gramatikaren bideak ·hirurogeietako"-ra garamatzala uste dut.
> Irudimenarenak ·hirurogeitako"-ra ginderamala uste nuen.
>
>
> Joseba
> >
> >
> >
> > -----Jatorrizko mezua-----
> > Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
> > [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Joseba Erkizia
> > Bidalia: Asteartea, 2005.eko urtarrilak 25 10:56
> > Nora: ItzuL
> > Gaia: Re: [itzul] Hamarkada kontuak
> >
> >
> > Eta hirurogeitako musika?
> > ----- Original Message -----
> > From: "Gotzon Egia" <gegia a bildua gipuzkoa.net>
> > To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
> > Sent: Tuesday, January 25, 2005 8:10 AM
> > Subject: Re: [itzul] Hamarkada kontuak
> >
> >
> > > > Orain arte ustez ondo ikasi dugu "60ko hamarkadako musika" eta
> antzekoak
> > > > idazten, lehenagoko nahasketaren aldean (60. hamarkada, eta abar).
> > > > Nire zalantza da, ordea, "hamarkada" kenduta nola geratuko
> litzatekeen
> > > > kontua, erdaraz esan eta irakurri ohi ditugun "sixties", "los
> > > sesenta", etc.
> > > > Aukera guztiak arraroak egiten zaizkit: "60ko musika", "60etako
> > musika",
> > > > "60koko musika"...
> > >
> > > Lehenik, ez zait iruditzen «hamarkada» nahitaez erabili behar denik
> > > beti-beti. «60ko urteetako musika» guztiz zilegi eta ulergarri dela
uste
> > > dut. Izan ere, gazteleraz «los sesenta» esaten denean, elipsi nabarmen
> > > bat dago, «los *años* sesenta» esamolde osoaren ordezko; frantsesez,
> > > esate baterako, nekez egiten dena, «les années soixante» esaten baita
> > hori.
> > >
> > > Bestetik, elipsi hori bera euskaraz ere egin daitekeela iruditzen
zait,
> > > testuinguruak nahasbiderik sortzeko aukera ematen ez duenean: «60ko
> > > urteetako musika» -> «60ko (urteetako) musika» -> «60ko musika».
> > >
> > > Zalantza dut, ordea, bizi garen mende honetatik begiratuta, aski ote
den
> > > «60ko musika» edo «60ko urteetako musika», eta ez ote genukeen hasi
> > > beharko beti «1960ko urteetako musika» eta gisakoak idazten. Hori bai,
> > > hala egitez gerotan, «1960ko musika» nahasgarri litzateke, urte jakin
> > > hartako musika (ere) adierazten baitu.
> > >
> > > --
> > > Gotzon Egia
> > > gegia a bildua gipuzkoa.net
> > > 43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W
> > >
> >
> >
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago