[itzul] RE: Aditz trinkoa
Ritxi Euskalnet
rlizartza a bildua euskalnet.net
Iga, Uzt 3, 12:52:27, CEST 2005
Egun on
Besteen interbentzioak irakurrita, ez nuke adizki proposamenik egin nahi
izango. Izan ere, "esan zion" horren ordez, nik ez nuke aditz trinkorik
erabiliko. Beharbada, galdera egin duenak "esaten zion" eta "esaten ari
zitzaion" modukoen bidez jarri nahi du adizki trinkoa. Baina nire kezka
horixe da, bukatua ala bukatugabea ordezkatu nahi duen. Eta bigarrena izanez
gero, noski, puntuala den. Azken batean, iraganeko gauzak kontatzeko hainbat
akats egin izan ditugu askotan: presente historikoa euskarara ekartzea,
egunkarietako titularretan aspektu bukatugabeko aditzak erabiltzea...
Bide batez, adibide polita da mahai honetan planteatzeko gidoi eta
antzezlanetako akotazioetako aditzaren denbora eta aspektua nola erabili:
- Entra el portero/Viene el portero
- Zaindaria sartu da / zaindaria sartzen (ari) da / zaindaria
sartuko da
- trinkoetan: - Zaindaria etorri da / zaindaria dator / zaindaria
etorriko da
Joera ia bakarra "zaindaria sartzen da". Nire ustean, zaindari sartuko /
etorriko da; trinkoa onartzen dutenetan, beharbada, oraina ere erabilgarri.
Ritxi Lizartza
Kaixo berriz,
aspaldi samarreko testu batekin nabil, euskaratzen eta, arkaikotasuna-edo
eman nahian, "esan zion" jarri ordez aditz trinkoa erabiltzen hasi naiz,
baina ezin topatu egokirik. Azken finean diotso-ren lehenaldia jartzea
besterik ez da baina...
Niri belarrira "ziozkun" (hark guri) aditzak ondo ematen dit, eta horren
bidetik jo dut hark hari x esan (diotso) adierazteko.Baina Xuxenek, nik
baino gehiago jakin, ez dit onartzen. Lankide batek aditzen taulan begiratu
du ziurtatzeko, eta ez omen da agertzen nork nori nor kasu horretarako.
Hala da?
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago