[itzul] RE: Aditz trinkoa

mikelhb a bildua teleline.es mikelhb a bildua teleline.es
Al, Uzt 4, 15:04:08, CEST 2005


On 3 Jul 2005 at 12:52, Ritxi Euskalnet wrote:
> 
>     - Entra el portero/Viene el portero
>            - Zaindaria sartu da / zaindaria sartzen (ari) da /
>            zaindaria 
> sartuko da
>            - trinkoetan: - Zaindaria etorri da / zaindaria dator /
>            zaindaria 
> etorriko da
> 
> Joera ia bakarra "zaindaria sartzen da". Nire ustean, zaindari sartuko
> / etorriko da; trinkoa onartzen dutenetan, beharbada, oraina ere
> erabilgarri.

Pastoralen liburuetan, jelkaldi bakoitzaren aitzinean "jelkhi" 
ageri da gehienetan, besterik gabe, adierazteko jelkaldian 
nor ari behar duen. Gaztelaniaz eta frantsesez "Entran" 
eta "Sortent" ageri dira horrelakoetan. Jelkaldi baten 
erdian arizale bat agertu edo desagertu behar duenean, 
batzutan jokatzen du: "Sartzen da eskuinetik", edo "Ohol 
gainera..."
Baina jelkaldien amaieretan edo arizalea joan behar 
denean, beti infinitiboan, benetako infinitiboan, ematen da:
"Oro erretira": " Se van todos"
"Zumalakarregi jin taula zolatik": "Zumalakarregi viene del 
fondo del escenario"
"Sar Satan eta Mairran zerbütxaria": "Entran Satan y su 
servidor Mairran".
"Etxerat joan": "Salen"
"Dantza eta erretira": "Bailan y se van"
"Adixkidik erretira - Teatrin egon Allande eta Margaita": 
"Salen los amigos - Se quedan Allande y Margaita en el 
teatro"

Balioko ahal du.
Mikel Haranburu


> 
> Ritxi Lizartza
> 
> 
> 
> 
> 
> Kaixo berriz,
> aspaldi samarreko testu batekin nabil, euskaratzen eta,
> arkaikotasuna-edo eman nahian, "esan zion" jarri ordez aditz trinkoa
> erabiltzen hasi naiz, baina ezin topatu egokirik. Azken finean
> diotso-ren lehenaldia jartzea besterik ez da baina...
> 
> Niri belarrira "ziozkun" (hark guri) aditzak ondo ematen dit, eta
> horren bidetik jo dut hark hari x esan (diotso) adierazteko.Baina
> Xuxenek, nik baino gehiago jakin, ez dit onartzen. Lankide batek
> aditzen taulan begiratu du ziurtatzeko, eta ez omen da agertzen nork
> nori nor kasu horretarako.
> 
> Hala da?
> 
> 
> 
> 
> 






ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago