[itzul] berriz, aldiz, ostera, ordea

Bittor Hidalgo v.hidalgo a bildua euskalnet.net
Al, Uzt 18, 08:56:01, CEST 2005


Ez dakit zertan ikusten duzun 'ordea'ren desberdintasuna eta gustatuko
litzaidake azalduko bazenu. Nik lokailu horien artean azaldu behar izan
dudanean, beti 'berriz' jo izan dut deberdinen. 'Berriz'ek beti eskatzen
baitu erreferenteen nolabaiteko errepikapena (eta kontrakotasuna), eta
halakorik ez bada ezin baita erabili. Esaterako:

Mikel etorri zen, baina berandu

bezalako esaldi batean zail dirudi 'baina' hori ordezkatzea 'berriz' edo
'aldiz' bezalako lokaluekin, ezeren errepikapenik ez dagoelako. Aldiz,
erraza dirudi hor 'baina' = 'ordea'' ='ostera' ordezkatzea:

Mikel etorri zen, baina berandu = Mikel etorri zen, (ordea) berandu (ordea)
= Mikel etorri zen, (ostera) berandu (ostera)

'Aldiz' ere tipo honetakoagoa litzateke.

Oraintxe begiratu dut EGLU-III (99) eta han ere halamoduzko muga ezartzen
zaio han ere 'berriz'i.

Guztien kokaguneari dagokionez, badirudi laurek dutela "joera" 'lotzen'
duten osagai "laburraren" ondoren emanak joateko enklitikoki, atono; baina
nahikoa dela osagia hau luzexeagoa izatea, edota hiztunaren borondate soila
ere, halako lokailua emateko 'lotzen' duen osagaiaren aurretik ere, orduan
intonazio unitate beregain bat osatuaz, tonikoa, eta eten prosodiko
nabarmenaz ondoko unitate lotuarekiko.(Ikusi besteak beste OEHko oharrak 
dagokion sarrera bakoitzean, edota adibideetan)

Ondo izan uztail honetan ere

Bittor

----- Original Message ----- 
From: "Igor Odriozola" <odriozola a bildua euskalerria.org>
To: <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Sunday, July 17, 2005 3:21 PM
Subject: [itzul] berriz, aldiz, ostera, ordea


> Arratsalde on.
>
> Aspaldian zalantza bat (bat bakarrik balitz...) darabilt buruan, 'aldiz',
> 'berriz', 'ostera', 'ordea' noraino ote diren berdinak. 'Ordea' ikusten
> dut
> denetan ezberdinena, bai adierari dagokionez, bai kokalekuari dagokionez.
> Gainerako hirurek ematen didate buruhauste handiagoa. Euskalkiei lotutako
> erabilera dute? karga semantiko berdina dute? Hala balitz, baten ordez
> bestea lasai-lasai jar daiteke?
>
> Eskerrik asko aldez aurretik,
>
> Igor Odriozola
> _________________________________________________________
> Lortu posta elektronikoa doan >>> http://www.euskalerria.org
> ___________________________________________________________________________________________
> Lortu posta elektronikoa doan >> http://www.euskalerria.org
>




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago