[itzul] Enfoque transversal

Antton Gurrutxaga agurrutxaga a bildua elhuyar.com
Or, Uzt 22, 11:34:44, CEST 2005


'zehar-' ere erabili ohi da horrelako batzuetan. Adibidez, 'zehar-galdera'
ezaguna; 'zehar-lerro' ere maiz ageri da testuetan, hezkuntzan eta enpresan
batik bat (Googlen, 89 agerraldi). Gaztelaniaz, horietako batzuk
'transversal' dira (zehar-lerro, zehar-ebaki), eta beste batzuk 'indirecto'
(zehar-galdera, zehar-estilo, zehar-kostu...).

Ez dut uste esan daitekeenik gaur egun horiek 'indirecto/transversal/..'
bereizketa egiteko espezializatu direnik, ezta espezializatu behar
liratekeenik ere (gaztelaniaren araberako bereizketa lexiko-semantikoak
egitea ez da kontua, jakina).
Adibidez, argi dago 'zeharka' 'transversalmente' adiera izan dezakeela
(Euskal Hiztegia: 'Eskopeta bat eskuan eta bestea zeharka bizkarrean
zekarrela'), eta hortik natural-natural segitzen da 'zeharkako' egokia izan
daitekeela 'zeharkako flauta' adierazteko (horrek ez du esan nahi Patxiren
'zeharreko flauta' desegokia denik!). 'Zeharkako' guztiak 'indirecto'
adierazteko erabiltzea euskarazko 'zeharka' adizlagunak modu naturalean osa
litzakeen izenlagun batzuk blokeatzea litzateke.

Egia da, ordea, termino jakin batzuk era batera aski finkatuta daudela
(zeharkako zerga, zehar-galdera...) eta ezinbestean hartu behar dugu hori
kontuan (hau da, datuak hartu behar dira kontuan).

Oraingo kontsulta dela eta, konforme 'zeharreko' erabiltzearekin, baina
'zehar-' ere egokia izan daiteke.

'zeihar' izenondoa aspaldi hasi zen erabiltzen matematikan, teknologian eta
beste zenbait alorretan. Euskalterm-en hainbat adibide daude.
-----------------------------------
Antton Gurrutxaga
> ELHUYAR Hizkuntz Zerbitzuak
> Zelai Haundi, 3 Osinalde Industrialdea / 20170 Usurbil
> (+34) 943 36 30 40
> agurrutxaga a bildua elhuyar.com / www.elhuyar.org
-----------------------------------


-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Patxi Petrirena
Enviado el: jueves, 21 de julio de 2005 14:37
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Enfoque transversal


Zerbait bilatzen saiatu naiz.

ZEHARKAKO
Egia da, bai, 'zeharkako' esatean batez ere 'zuzenekoa ez dena' ulertzen
dugula, 'indirect-o/a'. Euskal Hiztegian, ikusiko zenutenez, honela
definitzen da:

_zeharkako_ izlag 1960 Zeharkako mesedea. Zeharkako egiaztabidea: zehar
egiaztabidea. Perpausaren zeharkako osagarria.

ZEHARREKO
Alde bat ikusten diot hobea: ez dakusagu hain markatua, aurrekoaren
esanahira hain bildua. Adibidez, ustekabean harrapatu nau, Googlen,
"zuzeneko edo zeharreko publizitatea", "zeharreko tributuak" eta
"jasotzaile zuzenak / zeharreko jasotzaileak" irakurtzeak. Beste alde bat
txarragoa: ez da hain ezaguna.

XX. Mendeko Euskararen Corpusean (1990 baino lehenagokoak bilatuta)
'zeharreko' bat ateratzen da gure interesekoa: 'Zearreko Plangintza edo
horizontala' (ETXEBARRIA, Joxe Mari; 'Izkuntzen plangintzen
klasifikapenerako alegin bat', Karmel, 1981).

Ez dira harritzekoak 'zeharretara ebaki' eta halakoak (Hiztegi Batuan dago
'zeharretara'). Uste dut 'zeharrean ebaki' ere ontzat ematekoa dela. Eta
'zeharreko iker-lerroak' ongi onartuko nuke nik. Googlen hauek topatu
ditut:

- Goi-laprandura eta zeharreko arkuak (tailerra).
- Zeharreko ebaketa 160 metro karratukoa duen leize handia.

(Bidenabar: 'flauta traversera' euskaraz 'zeharkako flauta' esaten da, ez?
Niri hori bezain egoki edo egokiago iruditzen 'zeharreko flauta'...).

ZEIHAR
Hau dago Hiztegi Batuan jasoa adjektibo gisa. Berriki ikusi dut, IVAPen
estilo-liburuan, 'barra zeihar'. Gaztelaniazko baliokidea 'oblicuo-a' edo
'inclinado-a' izanen du, ez? Egia esan, ez dut ikusten guk behar dugun
horretarako.

---

Googlen 'materias transversales' mordoa dago, eta 'zeharkako gaiak'
mordoxka bat; 'zeharreko gai' bat, baina ez dut lortu zer den ikustea.

Nire botoa, ZEHARREKO. (Ez, ordea, 'zeharreko zerga', 'zeharreko
publizitate' eta halakoetan).

Patxi
_________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >>> http://www.euskalerria.org
____________________________________________________________________________
_______________
Lortu posta elektronikoa doan >> http://www.euskalerria.org




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago