ER: [itzul] Ebroren delta/Ebroko delta
Juan Garzia Garmendia
juan.garzia a bildua ehu.es
As, Eka 14, 12:28:38, CEST 2005
(Barkatu hain berandu iristea: erruaren erdia nirea da; beste erdia,
teknologiarena).
Bai, oso garbi dago, baina seinale txarra da bistakoa dena ikusarazten ibili
behar hau. Batez ere, txitean-pitean entzuten ditugularik honen modukoak
(lehengoan Bertatik Bertara saioko esatari-edo finketariko batek botea):
"Entzierroko rekorridoa".
-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: txema
Bidalia: osteguna, 2005.eko ekainak 9 09:22
Nora: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Ebroren delta/Ebroko delta
'Amazonas ibaiAREN delta / Amazonas ibaiKO delta'
> bikotean, niri lehenengoa ('Amazonas ibaiAREN delta') ateratzen zait
> zalantzarik gabe.
...edo Ebro Ibaiaren ibarra, eta ez Ebro ibaiko ibarra, kasu horretara
ekarrita.
----- Original Message -----
From: "Alfontso Mujika" <alfon a bildua elhuyar.com>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Thursday, June 09, 2005 9:13 AM
Subject: RE: [itzul] Ebroren delta/Ebroko delta
> Tokia denez, beti izan dezakegu -KO sartzeko tentazioa, baina, nire
> ustez, -REN dagokio, ibaiAREN zatia baita. Eta, esango nuke, 'AmazonasKO
> delta / AmazonasEN delta' zalantza ez da hain zalantza aposizioak sartzen
> baditugu; alegia, 'Amazonas ibaiAREN delta / Amazonas ibaiKO delta'
> bikotean, niri lehenengoa ('Amazonas ibaiAREN delta') ateratzen zait
> zalantzarik gabe.
> Beste hainbeste 'estuario' eta 'meandro' hitzekin.
>
> Alfontso
> Elhuyar Hizkuntz Zerbitzuak
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago