ER: [itzul] X zenbakiaz biderkatu/zatitu
Juan Garzia Garmendia
juan.garzia a bildua ehu.es
Ost, Eka 15, 12:08:48, CEST 2005
Gurean, halaxe erabiltzen da.
Zenbakia denean, hala ere, "bider/zati 4 egin(ik zenbaki osoa ematen duen)"
aukeratuko genuke, seguruenik, baina "altuera zabaleraz biderkatu/zatitu"
behintzat beti hala erabiltzen dugu, eta letrak direnean ere berdin (baina
mugagabean, izen propioen trataeraz):
"X Y-z biderkatu/zatitu".
Zenbakiekin ere, erabiltzekotan, trataera hori dagokie noski: "Zatikizuna
5-ez (=5 zenbakiaz) biderkatu".
Hala ere, Elhuyarrekoek zehatzago eta hobeki azal dezakete noski kontua.
-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Giltza-I ñ igo Roque
Bidalia: asteazkena, 2005.eko ekainak 15 11:13
Nora: ItzuL
Gaia: [itzul] X zenbakiaz biderkatu/zatitu
Egun on denoi:
Matematikako problemen enuntziatuetan sarri agertzen zaizkigu honelako
esakuneak: halako zenbakiz zatitu/biderkatu. Batzuetan ixkin egin ahal zaie
(X zati/bider Y egin), baina beti ez da hain erraza izaten.
Zer iritzi duzue honelako esapideez?
Idatzi 30 eta 50 bitarteko bi zenbaki, 4 zenbakiaz era zehatzean zatitzen
direnak.
Escribe dos números comprendidos entre 30 y 50 que puedan dividirse entre 4
de forma exacta.
Zatikizuna 5 zenbakiaz biderkatzen badugu...
Si multiplicamos el dividendo por 5...
Eskerrik asko,
iñigo
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago