[itzul] X zenbakiaz biderkatu/zatitu
Alfontso Mujika
alfon a bildua elhuyar.com
Ost, Eka 15, 13:08:39, CEST 2005
Gaztelaniazko 'multiplicar por / dividir por' egitura hori euskaraz nola
eman da arazoa.
Hiztegi Batuan honela ageri da 'berretu' sarreran:
'zenbaki bat (berrekizuna) beste zenbaki batek (berretzaileak) adierazten
duen adina aldiz bere buruarekin biderkatu.'
Nolanahi ere, hori definizioa da, eta horretatik ez dago esaterik
Euskaltzaindiak hori arautu duenik.
Bestalde, UEUk argitaratutako 'Zientzia eta teknikarako euskara' liburuan
(Martxel Ensunza eta beste), 195. orrialdeko IV.9 taulan, honela ageri da
'multiplicar por dos / dividir por dos' gaztelaniazko esamoldea:
'-az / ... zenbakiaz', biaz/bi zenbakiaz biderkatuz' 'biaz/bi zenbakiaz
zatitu'.
Instrumentala eta mugatua proposatzen da hor. Elhuyarren ere instrumentala
erabiltzen dugu, eta mugatua izen arrunt bati lotzen zaionean:
'presioaren karratuaz biderkatu'
'bektore guztiak eskalarraz biderkatuta lortzen den sistema...' ['eskalar'
hori lehendik ezaguna da]
'ordezkaria eta momentua eskalar beraz biderkatzen dira'
'alderantzizkoaz biderkatuta'
'dt denboraz zatituz eta aurreko adierazpenean ordezkatuta,...'
Baina, jakina:
'zenbaki batez biderkatu'
'eskalar batez biderkatzea'
[ez *bataz]
Eta deklinabide-atzizkia zenbatzaileari (letraz nahiz digituz idatzita egon)
edo ikurrari (sinboloari) zuzenean erantsi behar zaionean, mugagabea
erabiltzen dugu:
'biz biderkatu'
'3z biderkatu'
'adierazpen hori a-z biderkatuta, bigarren atala hutseratu egiten da'
'arraste-abiadura eta -azelerazio tangentzialak O1A-z zatituta...'
Oharrak:
1- Jakina, hor daude beste aukerak ere (A zati B eginez/eginda/eginik...),
baina ezin dira beti erabili.
2- Iñigoren adibideko '...4 zenbakiaz era zehatzean zatitzen' hori ez da oso
txukuna. Juan aipatu duen bidea ('...zenbaki osoa ematen duen...), edo
antzeko beste zerbait, erabili beharko genuke.
Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntz Zerbitzuak
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Juan Garzia Garmendia
Enviado el: miércoles, 15 de junio de 2005 12:09
Para: ItzuL
Asunto: ER: [itzul] X zenbakiaz biderkatu/zatitu
Gurean, halaxe erabiltzen da.
Zenbakia denean, hala ere, "bider/zati 4 egin(ik zenbaki osoa ematen duen)"
aukeratuko genuke, seguruenik, baina "altuera zabaleraz biderkatu/zatitu"
behintzat beti hala erabiltzen dugu, eta letrak direnean ere berdin (baina
mugagabean, izen propioen trataeraz):
"X Y-z biderkatu/zatitu".
Zenbakiekin ere, erabiltzekotan, trataera hori dagokie noski: "Zatikizuna
5-ez (=5 zenbakiaz) biderkatu".
Hala ere, Elhuyarrekoek zehatzago eta hobeki azal dezakete noski kontua.
-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Giltza-I ñ igo Roque
Bidalia: asteazkena, 2005.eko ekainak 15 11:13
Nora: ItzuL
Gaia: [itzul] X zenbakiaz biderkatu/zatitu
Egun on denoi:
Matematikako problemen enuntziatuetan sarri agertzen zaizkigu honelako
esakuneak: halako zenbakiz zatitu/biderkatu. Batzuetan ixkin egin ahal zaie
(X zati/bider Y egin), baina beti ez da hain erraza izaten.
Zer iritzi duzue honelako esapideez?
Idatzi 30 eta 50 bitarteko bi zenbaki, 4 zenbakiaz era zehatzean zatitzen
direnak.
Escribe dos números comprendidos entre 30 y 50 que puedan dividirse entre 4
de forma exacta.
Zatikizuna 5 zenbakiaz biderkatzen badugu...
Si multiplicamos el dividendo por 5...
Eskerrik asko,
iñigo
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago