[itzul] Definizioa eta galdegaia: inkesta
"Agirre, Jesus Mª"
jm.agirre a bildua parlam.euskadi.net
Or, Eka 17, 10:51:45, CEST 2005
Kaixo, lagunok:
Legebiltzarreko itzultzaileok jakin nahi genuke ea zer iritzi duen
itzultzaileen kolektiboak, galdegaiaren arauari gagozkiola, definizioetan
lizentzia hartzeari edo salbuespen egiteari buruz. Gure proposamena hau da:
a) Normalean, araua bete.
b) Definizioa luzea denean, ezin bada zatitua eman edo beste era
batera formulatu, tartekia edo katafora erabili aringarri modura.
Zer iruditzen zaizkizue adibidea hauek?
La atmósfera es capa gaseosa que rodea la Tierra.
Atmosfera Lurra inguratzen duen gasezko geruza da.
La propiedad es el derecho de gozar y disponer de una cosa.
Jabetza gauza batez baliatzeko eta erabakitzeko eskubidea da.
La servidumbre es un gravamen impuesto sobre un inmueble en beneficio de
otro perteneciente a distinto dueño.
Zortasuna, hain zuzen, jabe desberdinak dituztela ondasun higiezin bati
beste baten onurarako ezartzen zaion karga da.
Se entiende por núcleo rural la agrupación de entre 6 y 25 viviendas en
torno a un espacio público que los aglutina y confiere su carácter.
Landa-gunea honako hau izango da: 6tik 25era arteko etxebizitza multzoa,
izaera ematen dio eremu publiko baten inguruan bildua.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago