[itzul] Definizioa eta galdegaia: inkesta
Xabier Mendiguren
xmendiguren a bildua elkarlanean.com
Or, Eka 17, 11:06:04, CEST 2005
Nik askoz ere libertade handiagoa hartuko nuke. Hots, ez nuke beldurrik
izango horrelakoak idazteko: "Atmosfera da geruza bat lurra inguratzen
duena". Esaldi horretan eredu altubetarra ere erabil daiteke, noski,
baina luzatu ahala, atributua aditz-kopularen eskuinean jartzera joko
nuke beti.
X.
El 17/06/2005, a las 10:51, Agirre, Jesus Mª escribió:
> Kaixo, lagunok:
>
> Legebiltzarreko itzultzaileok jakin nahi genuke ea zer iritzi duen
> itzultzaileen kolektiboak, galdegaiaren arauari gagozkiola,
> definizioetan
> lizentzia hartzeari edo salbuespen egiteari buruz. Gure proposamena
> hau da:
>
> a) Normalean, araua bete.
> b) Definizioa luzea denean, ezin bada zatitua eman edo beste era
> batera formulatu, tartekia edo katafora erabili aringarri modura.
>
> Zer iruditzen zaizkizue adibidea hauek?
>
> La atmósfera es capa gaseosa que rodea la Tierra.
> Atmosfera Lurra inguratzen duen gasezko geruza da.
>
> La propiedad es el derecho de gozar y disponer de una cosa.
> Jabetza gauza batez baliatzeko eta erabakitzeko eskubidea da.
>
> La servidumbre es un gravamen impuesto sobre un inmueble en beneficio
> de
> otro perteneciente a distinto dueño.
> Zortasuna, hain zuzen, jabe desberdinak dituztela ondasun higiezin bati
> beste baten onurarako ezartzen zaion karga da.
>
> Se entiende por núcleo rural la agrupación de entre 6 y 25 viviendas en
> torno a un espacio público que los aglutina y confiere su carácter.
> Landa-gunea honako hau izango da: 6tik 25era arteko etxebizitza
> multzoa,
> izaera ematen dio eremu publiko baten inguruan bildua.
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago