[itzul] Definizioa eta galdegaia: inkesta
Xabier Aristegieta
xabiera a bildua parlamento-navarra.es
Or, Eka 17, 12:20:52, CEST 2005
Ni ere erabat ados nago orain arte adierazi diren iritziekin. Definizioetan
(baina ez bakarrik definizioetan) aditza aurrera ekartzearen aldekoa naiz.
Iruditzen zait "normalean, araua bete, baina definizioa luzea denean..."
tankerako planteamenduek arazoak ekartzen dituztela, norberaren irizpideen
baitan uzten baitute erabakia. Adibidez, nahiz eta Jesus M. Agirrek "Jabetza
gauza batez baliatzeko eta erabakitzeko eskubidea da" definizioa definizio
laburren artean sartu duen, niri, egia esateko, luze samarra iruditzen zait,
bai behintzat aditza aurrerago ekartzea hobesteko bezain luzea: "Jabetza DA
gauza batez baliatzeko eta erabakitzeko eskubidea". Horregatik, erabat ados
nago Iñigo Roquerekin, definizioak emateko molde finko samarra behar dugula
dioenean. Eta, nire uste apalean, molde horretan aditzak aurrealdean egon
behar du.
Bidenabar adierazi nahi dut nire ustez gaur egun idatzizko testu askok
oraindik ere joera handiegia agertzen dutela aditza atzean jartzeko, eta
horren ondorioz testu asko ilun samar gelditzen direla.
Xabier Aristegieta
----- Original Message -----
From: "Giltza-Iñigo Roque" <iroque a bildua edebe.net>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Friday, June 17, 2005 11:22 AM
Subject: Re: [itzul] Definizioa eta galdegaia: inkesta
Xabierrekin guztiz bat nator. Edorta Españak nahiko artikulu jakingarria
idatzi zuen "Administrazioa euskaraz" aldizkariko 20. zenbakian ("Defini
dezagun geure burua"). Han esandakoen ildotik, honela beharko luke:
"Atmosfera geruza bat da, Lurra ingurutzen duena".
Nahiz eta adibide horretan, segurutik, egokiago izango den honela egitea:
"Atmosfera da Lurraren inguruko geruza bat".
Bada garaia galdegaiaren legeak laxatzeko, desmitifikatzeko eta
errealitatera ekartzeko. Iruditzen zait definizioak emateko molde finko
samarra behar dugula, tartekien eta kataforen artean zapatak basitu barik.
> Nik askoz ere libertade handiagoa hartuko nuke. Hots, ez nuke beldurrik
> izango horrelakoak idazteko: "Atmosfera da geruza bat lurra inguratzen
> duena". Esaldi horretan eredu altubetarra ere erabil daiteke, noski,
> baina luzatu ahala, atributua aditz-kopularen eskuinean jartzera joko
> nuke beti.
>
> X.
> El 17/06/2005, a las 10:51, Agirre, Jesus Mª escribió:
>
>> Kaixo, lagunok:
>>
>> Legebiltzarreko itzultzaileok jakin nahi genuke ea zer iritzi duen
>> itzultzaileen kolektiboak, galdegaiaren arauari gagozkiola,
>> definizioetan
>> lizentzia hartzeari edo salbuespen egiteari buruz. Gure proposamena
>> hau da:
>>
>> a) Normalean, araua bete.
>> b) Definizioa luzea denean, ezin bada zatitua eman edo beste era
>> batera formulatu, tartekia edo katafora erabili aringarri modura.
>>
>> Zer iruditzen zaizkizue adibidea hauek?
>>
>> La atmósfera es capa gaseosa que rodea la Tierra.
>> Atmosfera Lurra inguratzen duen gasezko geruza da.
>>
>> La propiedad es el derecho de gozar y disponer de una cosa.
>> Jabetza gauza batez baliatzeko eta erabakitzeko eskubidea da.
>>
>> La servidumbre es un gravamen impuesto sobre un inmueble en beneficio
>> de
>> otro perteneciente a distinto dueño.
>> Zortasuna, hain zuzen, jabe desberdinak dituztela ondasun higiezin bati
>> beste baten onurarako ezartzen zaion karga da.
>>
>> Se entiende por núcleo rural la agrupación de entre 6 y 25 viviendas en
>> torno a un espacio público que los aglutina y confiere su carácter.
>> Landa-gunea honako hau izango da: 6tik 25era arteko etxebizitza
>> multzoa,
>> izaera ematen dio eremu publiko baten inguruan bildua.
>>
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago