[itzul] Competencia / capacidad

sara a bildua euskal.deusto.es sara a bildua euskal.deusto.es
Al, Eka 20, 09:48:52, CEST 2005


Egun on, lehengo eguneko zalantza berarekin nator, ea baten batek 
lagundu ahal didan. 
Hezkuntzaren gaineko testuetan gero eta sarriago suertatzen zait   
capacidad eta competencia hitzak agertzea. Normalean ahalegintzen  
naiz bereizketa saihesten eta, zelan edo halan, moldatu egiten naiz,  
baina oraingoan termino bi horiek bereizteko testu bat euskaratu  
behar dut eta ez dut saihesbiderik ikusten. 

Zatitxo bat adibide gisa: El término competencia se utiliza 
como  sinónimo de capacidad, aunque la capacidad se 
suele  identificar con la potencialidad y la competencia 
con el  dominio y ejecución. 

Kontzeptuak ondo ulertzen eta bereizten ditut baina ez dut berbarik  
topatzen. Baten batek arlo hau landuta baleuka eta lagundu ahal  
balit, bihotzez eskertuko nioke. 

Sara Muniozguren 
Deustuko Unibertsitatea 



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago