ER: ER: [itzul] Definizioa eta galdegaia: inkesta

Juan Garzia Garmendia juan.garzia a bildua ehu.es
Ost, Eka 29, 12:32:14, CEST 2005


(Filosofia hutsezkoa, nahi duenak paso egin).

Espero izatekoa zenez "korriente" hitzari heldu diozunez, jakizu ezen
Txirritaren eta zentzuan darabildala. Hari, bada, ziriak.

Nik ere baditut beste pare bat zuri errebotatzeko. "Bide beretik" joateko,
nondik atera duzu "logika"ren aipamena? Zer frogatu nahi duzu: hizkuntza ez
dela "logikoa"? Zenbait hizkuntzalari profesional zein amateurri askotan
ahazten zaiola hori? Ez dut uste merezi duenik bistakoa bistaratzerik, eta,
edonola ere, ez nuen uste horretan ari ginenik.

Funtsezkoaz, uste dut badugula desadostasun bat bederen. Zure iritziz, zuzen
interpretatu badut, euskaldun batek zerbait nolabait ematen badu, horrela
eman daiteke edo liteke edonon, edo are, hitz hori ere aipatu baituzu, beste
halako zenbatnahi "asmatu".

Euskaldun bakoitzaren eta guztion etorkizuna zer izango den gorabehera,
gaur-gaurkoz, hizkuntzaren gizarte-erabilera formaletan, idatziz eta batuan,
ez da edozer, ezta pentsatu ere, berdin onargarri (horratx beste hitz bat
jolasteko, nahi izanez gero). Eta horixe zen nire mezuaren mamia: zalantzak
zalantza, adostasun intersubjektibo horretara, hots, Gramatikara, MAKURTU
behar dugula. Kultura, izatez, gaxtetan irakatsi zidatenez, "arbitrarioa eta
despotikoa" da, zentzu horretan eta une jakin batean, gizabanakoarentzat
(gizabanakoen jardunez dialektikoki aldatuz badoa ere etengabe).

Esan orain, zinez jakin nahi nuke eta, ea bide beretik goazen, hitz bat edo
beste gorabehera.

-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: mikelhb a bildua teleline.es
Bidalia: asteazkena, 2005.eko ekainak 29 01:54
Nora: ItzuL
Gaia: Re: ER: [itzul] Definizioa eta galdegaia: inkesta


On 28 Jun 2005 at 9:20, Juan Garzia Garmendia wrote:

> Zein irizpidez ari zara? Hiztun bakoitzaren gramatikaren arteko adostasun
> intersubjketiboa da hizkuntza baten egokitasunaren bermea. Kasurako, eman
> dituzuen adibideak, erregistro eta hizkuntza mailak gorabehera,
aitzakiarik
> gabeak dira guztiak... azkena izan ezik: "emaitzak ikusi besterik ez
daude".
> Kasu horretan, zerorrek frogatu beharko zenuke euskaldun korrienteek
> normaltzat jotzen dutela hori.
>
> Alegiak, sorginak bezala, arauak, izan, badirela, nahiz askori ez gustatu
> aipa daitezen.

Izan ere, bide beretik, aldeak alde, noa ni ere; arauak izan badira, baina
hizkuntzaren -hizkuntzen- logika da oinarria, ene uste harroan.
Eta nik emandako adibideetan logikarik gabeak ere badira, bat baino
gehiago. Idazle eta esatariengandik jasotakoak dira, guztiak ere, eta igual
zerorrek frogatu beharko zenuke ea zer diren euskaldun korriente direlako
horiek, eta gero begiratuko dugu ea nire adibide horiek euskaldun
korrientek emandakoak diren.
Aitzakiarik gabeak baldin badira, ez dut ikusten arrazoirik bat ere honel-
honelakoak ere emateko:
"Gripetik sendatu zen"; "seme bat besterik ez dauzkat"; "gutxigatik
botatzen zintudan"; "garen ezjakinarekin"; "hal-halaxe"; "irakurri baino
gehiagorik ez daukazu" eta honelako hamaika.
Eta beste hainbat ere asma nezake, gaur egun erabili ere erabiltzen diren
moldeen parekoak. Euskaldun korrienteen belarriak ez daudela ohiturik?
Tira, urte batzu pasatakoan denok, euskaldun-euskaldunak eta
korrienteak, baina bai bestelakoak ere, denok gustura egonen gara, batzu
disgustura egon eta gero.

> Baina ez dago esaterik hau euskaldun-euskaldun da eta
> beste hau ez. Euskaldun-euskaldunek honelakoak ere
> esaten dituzte:
> "Eskuetatik gaizki ibili da"; "bi tanto besterik ez zaizkio
> falta"; "faltan botatzen nuen"; "den gizon ospetsuarekin";
> "bezal-bezalakoa"; "emaitzak ikusi besterik ez daude", eta
> halako hamaika. Zuzenak? Egokiak?
> Uste dut eskemak aspaldi huts egin zuela, eta honez gero
> ez dagoela "benetako euskal hiztunik".
> Ni behintzat, ez nago "gustura" erabiltzen diren
> irizpideekin.

Mikel Haranburu




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago