[itzul] RE: Competencia / capacidad

"Arbizu Barona, Víctor" varbizu a bildua cajavital.es
Al, Eka 20, 12:55:56, CEST 2005


	Egun on, Sara, lagunok!
		Holakoetan ez da izaten erreza asmatzea, zeren esaten
duzuenez, esanahia nahiko antzekoa baita.
		Lagundu nahian edo, Elhuyarrera jo dut, eta aurkitu dudana
zera izan da: 'competencia' gaitasun(a); / 'capacidad' ahalmen(a),
gaitasun(a). Aurrekoa bidezkoa deritzogu, zeren ahalmena indarrari,
potentziatasunari lotu daiteke. Lehena (gaitasun), aldiz, hezkuntzari.
Beraz, bereizketa: gaitasun/ahalmen.
	       Agur bero bat,                  Bittor/Iñaki 

	Oharra: Elh. 'capacidad lingüística' gaitasun
linguistikoa.---------------------------------------------------------------
-------
> Message: 1
> Date: Mon, 20 Jun 2005 09:48:52 +0200
> Egun on, lehengo eguneko zalantza berarekin nator, ea baten batek 
> lagundu ahal didan. 
> Hezkuntzaren gaineko testuetan gero eta sarriago suertatzen zait   
> capacidad eta competencia hitzak agertzea. Normalean ahalegintzen  
> naiz bereizketa saihesten eta, zelan edo halan, moldatu egiten naiz,  
> baina oraingoan termino bi horiek bereizteko testu bat euskaratu  
> behar dut eta ez dut saihesbiderik ikusten. 
> Zatitxo bat adibide gisa: El término competencia se utiliza 
> como  sinónimo de capacidad, aunque la capacidad se 
> suele  identificar con la potencialidad y la competencia 
> con el  dominio y ejecución. 
> Kontzeptuak ondo ulertzen eta bereizten ditut baina ez dut berbarik  
> topatzen. Baten batek arlo hau landuta baleuka eta lagundu ahal  
> balit, bihotzez eskertuko nioke. 
> Sara Muniozguren    Deustuko Unibertsitatea 



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago