[itzul] Lastoa inoren begian

LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER larrinaga_asier a bildua eitb.com
Al, Eka 20, 11:08:20, CEST 2005


	Eta ez diot berrian ematen den informazioagatik, lehengo egunean
<<ANT Bilbao Urban Circuit>> izenarekin zerrenda honetan banatu zen
mezuagatik baizik. 

	Honela dio gipuzkoaeuskara.net-ek:

>>Norvegiako samien egoera soziolinguistikoa

Euskaditik anitz miletan, Norvegiako iparraldean, Sami populua ari da bere
hizkuntzaren normalizazioaren aldeko borrokan. Samiek, administrazio eta
ordezkaritza ahalmenak dituen "Sameting" erakundearen sortzea lortu dute.
Urrats handi bat hori Samientzat beren hizkuntzaren eta nazioaren eskubideak
zainduak izan daitezen. Euskararekin gertatzen den bezala, sami hizkuntza
mintzo dutenak anitz murriztu dira azken urteetan ondoko, politikoki eta
demografikoki, azkarragoak diren hizkuntzen faboretan.

Osorik irakurtzeko: http://www.gipuzkoaeuskara.net/albisteak/1118835947
<<

Asier Larrinaga



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago