[itzul] Re: Lastoa inoren begian

z-nikolas a bildua ej-gv.es z-nikolas a bildua ej-gv.es
Al, Eka 20, 14:22:35, CEST 2005


	Oso ados nago esan duzun horrekin guztiarekin, baina gauza bat
erantsiko nuke: salaketa egiteaz gain, "astakeria" zuzentzeko nondik
norakoak ere bidali beharko litzaizkioke testuaren erantzuleari, eraginkorra
izateko asmoz, hau da, testua zuzen dezan.

	Izan ondo. Zelai

-----Mensaje original-----
De: LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER [mailto:larrinaga_asier a bildua eitb.com] 
Enviado el: lunes, 20 de junio de 2005 14:13
Para: 'ItzuL'
Asunto: RE: [itzul] Re: Lastoa inoren begian


	Ez da gauza handia esan nahi dudana: nekatuta nagoela Itzulisten eta
beste plaza batzuetan egiten diren / ditugun salaketekin.

	Dibertigarria dela? Denok ez dugu umore sen berdina. Niri ez zidan
barregurarik eman lehengo eguneko orri hark, baina Itzulisten salatzeko
moduko bekaturik ere ez nion aurkitu. Edonondik begiratuta ere, askoz
izugarriagoa iruditu zait samien gaineko testua, eta hor dabil gaur, plaza
birtualik plaza birtual.

	Eta, behin hasita, aspaldi esan nahi nuen gauza bat esango dut. Utz
diezaiogun behingoz izugarrikeriak "antologiarako" biltzeari, eta egin
dezagun zerbait, korporatiboa eta proaktiboa. Esan nahi baitut okerkeriaren
bat aurkituz gero, Itzulisten eman daitekeela horren berri, baina
itzulkideok mezu bana bidal diezaiogun erantzuleari (korporatiboa), gutxi
gorabehara esanez euskaraz zabaldu duen testua ez dela euskaraz presta
litekeen testurik onena, eta, hurrengo baten, bere testuarentzat behar
bezalako garantia nahi badu, baduela elkarte profesional bat -EIZIE-,
webgune eta guzti, aholkua eta informazioa biltzeko (proaktiboa).

	Esate baterako.

Asier Larrinaga



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago