[itzul] Re: Lastoa inoren begian
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
Al, Eka 20, 19:00:45, CEST 2005
> Ez da gauza handia esan nahi dudana: nekatuta nagoela Itzulisten eta
> beste plaza batzuetan egiten diren / ditugun salaketekin.
Azkar batean idatzi dut erantzun hau, agian gehixeago elaboratu beharko
nuke:
1 - Asier Larrinagari ongi ulertu badiot, Robert Scarcia kazetariak
izenpetzen duen «Norvegiako samien egoera soziolinguistikoa»
(http://www.gipuzkoaeuskara.net/albisteak/1118835947) artikuluan akatsak
omen daude. Litekeena. Kontua da izenpetutako artikulua denez, ez dugula
arrazoi sendorik ikusi artikuluan hizkuntza zuzenketak egiteko. gainera,
artikulua nork euskaratua den badakigu, eta itzultzaile (nahiz idazle)
trebea dela uste dugu.
2 - ItzuLen «salatzen» diren kasuen inguruan jokabide bat edo beste
hartzeaz, lehenago ere sortu izan dira halakoak zerrendan. Norberak
jakingo du zer egin, baina ez zait iruditzen ItzuL zerrenda inolako
«mail bombing» edo tankerako ezer egiteko plataforma gisa erabili
beharko litzatekeenik.
Eta bai, ni ere asper samartuta nago antologiarako horiekin...
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago