[itzul] Itzultzaileak behar dira: FR-EU / EU-FR

mazkarate a bildua gipuzkoa.net mazkarate a bildua gipuzkoa.net
Al, Eka 27, 11:27:12, CEST 2005


Itzul zerrenda ezagutzen ez duen lagun batek esan dit bere enpresan free-lance itzultzaileak behar dituztela, euskaratik frantsesera eta frantsesetik euskarara itzultzeko. Dirudienez, normalean exijitzen dute itzultzaileek ama hizkuntzara baizik ez itzultzea, baina hizkuntza gutxituak direnean pertsonek beste hizkuntza batera itzultzea ere onartzen dute.

Itzulgaiak izaera orokorreko dokumentuak izango dira, hain zuzen atzerriko enpresa batek sortuko dituenak. 

Esperientzia eta itzulpen prestakuntza kontuan hartuko dituzte.

Erantzunak bidali edo argibideak eskatzeko, hona zuzendu (eta ez Itzul zerrendara!): mikelleiel a bildua yahoo.es (Mikel Leizeaga). 


---
Mikel Azkarate
Gipuzkoako Foru Aldundia



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago