[itzul] beittia

Julian Maia tlpmalaj a bildua lg.ehu.es
Or, Eka 24, 12:31:13, CEST 2005


Beheitia eta goitia idatziko nituzke nik batuaz. Nafarroako 
bortzirietan-eta arront normalak dira hitz horiek.
Esanahiaz, berriz, baserrietan-eta beheitian egoten ziren behiak eta 
animaliak, eta goitia ganbara-edo da. Nire ustez "beheitia" egokia da 
edozein etxeren behereneko zatiaren izentako (bajo, bajera, 
gaztelaniaz), izan ere badira etxeak beheitian behirik edo animaliarik 
ez dutenak.
Ttarra, berriz, txikigarria da (gaztelaniaz, pequeñito, pequeñajo). Ume 
txikiei normala da TTATTARRA esatea (<ttar-ttarra<txarra), Bizkaiko toki 
batzuetan TXATXARRA esaten duten kasu beretan edo oso antzekoetan, nik uste.
Eta ttalla, ttarra-ren edo txarra-ren txikigarria da (erreen 
txikigarriak ll-ren bidez egiten dira inguru hartan, umeekin egiten den 
hizkeran, konparazio batera: xuk ellan duxu holli?=zuk erran duzu hori?, 
ume hizkeran; bertze adibide batzuk: egixu illi!= egizu irri!,  golliya 
nahi duxu?=gorria nahi duzu?). Gaur egun, dena dela, pena bada ere, ez 
dut uste gazteek honelakoak ikasten dituzten.
Idazkerari dagokionez, berriz, nik ez nuke ttaila jarriko, eta bai 
ttalla, goiko arrazoi horrengatik.
Gisa horretako txikigarriak uste dut oso baliotsuak direla 
euskararentzat, eta batuarentzat ere bai, oso ekonomikoak direlako, 
bertzeak bertze: soinu bat aldatuta, ñabardura bixia (edo/eta bizia, 
baina ez dira zehazki gauza bera) ematen zaio adieraziari.
Hagitz ongi erabiltzen ditu horien gisako batzuk Patziku Perurenak: 
peddantte, gixona, ... eta  holakoak; baina bestek eta bestetan ere bai: 
baxkaria ez da zehazki bazkaria, xerria ez da  zerria, xaharra ez da 
zaharra, xeozer ez da zer edo zer, xerbait ere ez da zerbait ere, eta 
abar....
Adibide bat:
Batek esaten dio besteari: zer, bazkaldu duzue?
eta besteak erantzun: kia, baxkaldu...;
Eta esan nahi du ez duela ongi bazkaldu, bazkari kaxkarra egin duela.
Julian

Taberna Irazoqui, Miguel (Traductor BON) escribió:

>Hona hemen nire iritzia.
>
> 
>
>Nik baino hobeki azalduko dizute batzuek, baina Arantzan behinik behin,
>ni han aritu nintzenean euskara ikasten, "beittia" ukuilua zen eta
>"goittia" ganbaran.
>
> 
>
>Ttar (txikia)
>
>Ttail (txikia).
>
> 
>
>Batuaz onartzekoak ote diren? Zer dute ba hitz horiek ez izateko euskara
>batua?
>
> 
>
>Beittiari hatxea jarri beharko litzaioke (beheitia).
>
>Eta bustidura zergatik ez adierazi?
>
> 
>
>Fernando Rey.
>
> 
>
>(nire posta gaizki dabil eta horregatik bidaltzen dut Mikel Taberna nire
>lankidearenetik)
>
> 
>
> 
>
> 
>
> 
>
>
>  
>




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago