[itzul] Festa

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Al, Eka 27, 12:02:27, CEST 2005


Abaguneaz baliatuz (Juanenak ordain politak iruditu zaizkit), jantzi eta
mozorroetarako instrumentalaren erabilera okerra gogoratu nahi dut. Alegia,
"festaz jantzi" festa bera arropatzat hartzea da, "festarako jantzi" ez
dena, festaz blai eta festarako blai ezberdinak diren bezala. "Festako
jantzi" izan liteke beste aukera bat ("vístete de fiesta" esateko).

Hau diot, aspaldion gure inguruko ikastoletan umeak "Athletic-ez janzten"
hasi berri direla esateko, gu "Athleti(c-e)ko janzten" ginen moduan. Ez da
kasu bera, baina gogoratzearren.

Jon

-----Mensaje original-----
De: Juan Garzia Garmendia [mailto:juan.garzia a bildua ehu.es] 
Enviado el: lunes, 27 de junio de 2005 11:47
Para: ItzuL
Asunto: ER: [itzul] Festa

"Jaintz zaitez"?

Serioxeago: testuinguruaren arabera (betikoa: eman pistaren bat!), "jantz
zaitez festarako" edo "festaz jantz zaitez".

-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Karmele Etxabe
Azkarate
Bidalia: astelehena, 2005.eko ekainak 27 11:39
Nora: ITZUL
Gaia: [itzul] Festa


Egun on,
nola itzuliko zenukete Vístete de fiesta?
Eskerrik asko


---------------------------------

Correo Yahoo!
Comprueba qué es nuevo, aquí
http://correo.yahoo.es



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago