[itzul] sequero forestal de Gernika
Alberto Martinez de la Cuadra
itzultz.zamudio a bildua bizkaia.org
As, Eka 28, 11:38:54, CEST 2005
Nabarnizen, Gernikatik kilometro batzuetara, 'gastaña muntoidxe' eta
'egur muntoidxe' terminoak batu nituen (Ikus muntoi sarrera;
http://tinyurl.com/8852t).
Halako 'muntoi'ak mendian edo basoan egiten ziren, kasu batean,
gaztainak idortzeko, eta bestean, txondorrerako egurra idortzeko.
Santik azaldu duena beste gauza bat da, jakina, baina alde horretako
berbaren bat bilatu nahi izanez gero, 'muntegi' (edo 'mintegi') hurbil
daiteke kontzeptu horretara, nahiz eta ICONAk bertan jarri zuena,
beharbada, ez den oso bat etorriko lehengo mintegi horiekin.
Nekazaritza Hiztegiak ‘idortegi’ ematen du ‘secadero’ren ordaintzat.
Alberto
>>>>Antza denez, Gernikako horretan ez dute egurra sikatzen edo
lehortzen; hor pinaburuekin lan egiten dute soilik, horiek berotuz eta
lehortuz hazia eskuratzen dute pinu-landare berriak lortzeko.
>>>>ICONA delakoak sortu zuen bere garaian eta seguruenik ez zion
euskal-izenik jarriko.
Santi
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago