[itzul] sequero forestal de Gernika

z-nikolas a bildua ej-gv.es z-nikolas a bildua ej-gv.es
As, Eka 28, 11:40:55, CEST 2005


Eskerrik asko zuen azalpenengatik. Oso baliagarriak izan zaizkit. Zelai

-----Mensaje original-----
De: Alberto Martinez de la Cuadra [mailto:itzultz.zamudio a bildua bizkaia.org] 
Enviado el: martes, 28 de junio de 2005 11:39
Para: 'ItzuL'
Asunto: RE: [itzul] sequero forestal de Gernika

Nabarnizen, Gernikatik kilometro batzuetara, 'gastaņa muntoidxe' eta
'egur muntoidxe' terminoak batu nituen (Ikus muntoi sarrera;
http://tinyurl.com/8852t). 
Halako 'muntoi'ak mendian edo basoan egiten ziren, kasu batean,
gaztainak idortzeko, eta bestean, txondorrerako egurra idortzeko. 
Santik azaldu duena beste gauza bat da, jakina, baina alde horretako
berbaren bat bilatu nahi izanez gero, 'muntegi' (edo 'mintegi') hurbil
daiteke kontzeptu horretara, nahiz eta ICONAk bertan jarri zuena,
beharbada, ez den oso bat etorriko lehengo mintegi horiekin.

Nekazaritza Hiztegiak 'idortegi' ematen du 'secadero'ren ordaintzat.

Alberto


>>>>Antza denez, Gernikako horretan ez dute egurra sikatzen edo
lehortzen; hor pinaburuekin lan egiten dute soilik, horiek berotuz eta
lehortuz hazia eskuratzen dute pinu-landare berriak lortzeko. 

>>>>ICONA delakoak sortu zuen bere garaian eta seguruenik ez zion
euskal-izenik jarriko.

Santi



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago