[itzul] Absoluzioa emateko formula
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
As, Mar 15, 13:47:47, CET 2005
Oso adibide politak.
4. 1900-1939 Sailkatu gabeak Aldizkariak GMant 00007 Jauparia
absoluziņo edo azkitza emon eta bertatik il zan.
Iruzkin argigarri modura: "azkitza" aske-hitza da (bekatuetatik aske uzten
zaituen apaiz-hitza edo). Garai hartan "aske" 'atz(eman) g(ab)e'tik
zetorrelakoan zeuden. "Jauparia" apaiza da, alegia, 'jaupa' edo meza ematen
duena. Bitxikeriak.
6. 1900-1939 Bizkaiera Literatur prosa B. Garitaonandia 0016
E. Contriziņua datorrelaco Jaungoicuari deutzagun amodiyotic, ta atriziņua
Jaungoicuari deutzagun bildurretic; contriziņuac parcatuten dabezalaco
pecatuac, confesau baņo lenago, ta atriziņuac absoluziņua artuten danian.
Izan ere, Euskaltzaindiak:
atrizio iz. Sin. beldur(-)damu.
beldur iz.: (...).
beldur(-)damu Sin. atrizio.
(...)
kontrizio Sin. maite-damu
maite-damu Sin kontrizio
Jon Agirre
-----Mensaje original-----
De: Giltza-Iņigo Roque [mailto:iroque a bildua edebe.net]
Enviado el: martes, 15 de marzo de 2005 9:45
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Absoluzioa emateko formula
Pekatuak parkatu egiten deutsuz abadeak, baina formuleari absoluzinoa esaten
jako, eta emon egiten da.
> Abadeak ez du "emoten absoluzioa", parkamena baino, euskeraz
> ibili/jardun ezkero.
>
Ahona adibide batzuk, corpusetik ekarrita:
G. Absoluzionea errezebitu ondoan, ez da deus gelditzen egitekorik? I.
Egiteko gelditzen da Kofesorak eman Penitentzia.
2. 1969-1990 Euskara Batua Literatur prosa K. Antruejo 0017
Lagun hurkoa hiltzea bekatu mortala izaten da, eta absolbaziņoa hartzeke
hiltzekotan, nireak egin du.
3. 1969-1990 Euskara Batua Literatur prosa X. Amuriza 00037
Fraileak laster ematen dio absoluzioa.
4. 1900-1939 Sailkatu gabeak Aldizkariak GMant 00007
Jauparia absoluziņo edo azkitza emon eta bertatik il zan.
5. 1991-1999 Euskara Batua Saio-artikuluak I. Esparza 00008
W.J. CLINTONi leporatu zaio, hasiera batean, izaera sexuala duen delitu
bat, Arkansas estatuko Gobernadore izan zen bitartean burutua <note>25.
William Jefferson Clinton v. Paula Corbin Jones kasuan, Presidenteak
absoluzioa lortu zuen 1998ko apirilean emandako erresoluzio baten
bitartez.</note>.
6. 1900-1939 Bizkaiera Literatur prosa B. Garitaonandia 0016
E. Contriziņua datorrelaco Jaungoicuari deutzagun amodiyotic, ta atriziņua
Jaungoicuari deutzagun bildurretic; contriziņuac parcatuten dabezalaco
pecatuac, confesau baņo lenago, ta atriziņuac absoluziņua artuten danian.
7. 1900-1939 Lapurtera-Nafarrera Literatur prosa CatJauf 0126
I. Ceren Absolucioneac, Bekhatua barkhatcean, ez baitu barkhatcen
Bekhatuari zor zaion pena gucia; bainan bakharric, eternitateco pena denbora
bateco penetara baitu canbiatcen.
8. 1969-1990 Gipuzkera Antzerkia Lab TOE 0277
PETRA - "Absoluzioa" artu dedan ezkero, ni berriz arintzen....
9. 1969-1990 Euskara Batua Literatur prosa Hiriart-U 0312
<head>AITOR GABE BARKA 7-XI-1974</head> Holakorik ba ote ditakenetz: zer,
gu betidanik usatuak bekatu guzien xehe-xehea aitortzen kofesategian, eta
zerbait gostarik, ez baita nehorentzat goxo bere hutsen gizon bati agertzea;
eta horra nun Lurdeko beilan, urriaren 20-ean, jaun apezpikua bera buru,
batere kofesiorik gabe, atsoluzione bat eman duten, briu-brau, han ziren
guzier: hots, aitor gabe barka!
10. 1991-1999 Euskara Batua Saio-liburuak UZEI 00492
Lehen aitortu dugu, ez zela bertan bizitzeko modukoa eraikitako eranskina
eta <foreign>"lex artis"</foreign>aren arabera egokiak ziren
eraikuntza-teknikak ez zirela behar bezala erabili; horregatik bidezko da,
ez bakarrik nire ahalorde-emaileari absoluzioa ematea, baizik eta berak
entregatu zuen diru-kopurua itzultzea ere bai, honela frogatzen da alboan
ematen den 3 zk.ko dokumentuaren arabera, auzi-jartzaileak izenpetua
baitago.
11. 1969-1990 Euskara Batua Literatur prosa X. Amuriza 00037
Baina fraile erdaldunak ez dio absoluziorik ematen.
12. 1991-1999 Sailkatu gabeak Egunkariak Egunk 1999 00021
Haien defentsak, ordea, absoluzioa eskatu zuen atxiloketa desegokiagatik.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago