[itzul] Absoluzioa emateko formula
Garikoitz Etxebarria
garikoitz.etxebarria a bildua uribekosta.org
Ost, Mar 16, 12:01:24, CET 2005
Izan ere, horixe zan galdetzen zenduana eta abade batek euskaraz
jardun ezkero, esaten dauena.
Ezagutu ez arren Loyolakoak josulagunak, zein Oruen Aita Pasiotarrak edo
Lekaroz- Altsasu- Errenteriko kaputxinoak edo Lazkaoko beneditarrak edo
Arantzazuko Franstzikotarrak Aroatzen zein Bermeon, antzeko formula
erabiliko dabe, tokian toki euskalkira moldatuta.
Garikoitz.
PS:12ak, Angelus Time.
----- Original Message -----
From: "Agurtzane Mallona" <amallona a bildua euskal.deusto.es>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Wednesday, March 16, 2005 11:42 AM
Subject: Re: [itzul] Absoluzioa emateko formula
> Egun on guztioi:
> Ez dakit oraindik absoluzioa emateko formularik behar duzuen ala ez. Nik
> abade bati galdetu diot eta hauxe izan da berak bidali didana:
> "Jaungoiko errukitsuak,
> bere Semearen heriotzaz eta biztueraz,
> mundua baketu ebanak,
> eta pekatuak parkatzeko Espiritu Santua ixuri ebanak,
> emon deizu(e)la,
> Elizearen bidez, parkamena eta bakea.
> Nik parkatzen deutsu(e)daz zuen (zure) pekatuak Aitaren, eta Semearen, eta
> Espiritu Santuaren izenean".
>
> Beste barik.
>
> Agurtzane Mallona
> Deustuko Unibertsitatea
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago