[itzul] Antzerkiaren Munduko Eguna

Leire Mendizabal mendibeag a bildua yahoo.es
As, Mar 22, 14:05:22, CET 2005


Antzerkiaren Munduko Eguna – 2005eko martxoaren 27

Nazioarteko Mezua: Ariane Mnouchkine (Frantzia)


 

Lagundu!

 

Antzerkia, lagun iezadazu

Lotan nago, esna nazazu

Ilunpean galdurik nago, gida nazazu, argi baterantz sikiera

Nagia naiz, lotsaraz nazazu

Nekaturik nago, akiturik, altxa nazazu

Axolagabea naiz, astin nazazu

Axolagabea naiz oraindik ere, jo nazazu aurpegian

Beldur naiz, emadazu adorea

Ezjakina naiz, hez nazazu

Munstroa naiz, gizakotu nazazu

Hantustea naiz, barrez leher nazazu.

Zinikoa naiz, apur itzazu nire argudioak

Baboa naiz, eralda nazazu

Maltzurra naiz, zigor nazazu

Menderatzailea eta krudela naiz, borroka zaitez nire aurka

Pedantea naiz, trufa zaitez nitaz

Arrunta naiz, egin nazazu berezi

Mutua naiz, ken iezadazu mozala

Bukatu zaizkit ametsak, har nazazu koldartzat edo ergeltzat

Ahaztu egin dut, jaurti ezazu memoria nirera

Zahar eta zipotz sentitzen naiz, ekar ezazu haurtzaroa nirera

Astuna naiz, emadazu musika

Tristea naiz, bila ezazu Alaitasuna

Gorra naiz, egizu Mina ekaitzaren moduan entzun dadila

Nahasturik, atera ezazu Jakituria niretik

Ahula naiz, piztu ezazu Adiskidetasuna

Itsua naiz, dei itzazu Argi guztiak

Itsustasunaren esklaboa naiz, pasaraz ezazu Edertasun limurtzailea

Gorrotoak barrena jan zidan, sor itzazu Maitasunaren indar guztiak.

 

 

Traducción : Francisco JAVIER (Argentina)

Itzulpena: Ritxi Lizartza (Euskal Herria)

*** *** *** *** *** ***

 

Mezu honen bidez Antzerkiaren Munduko Egunean erabiltzeko gonbita egin nahi dizugu, jarraian dian testua mezuarekin batera bidaliz:

 

Kaixo:

Hona hemen testua: 

 

ANTZERKIAREN MUNDUKO EGUNA 1961. urtean sortu zuen Antzerkiaren Nazioarteko Institutuak (ITI). Antzerkiaren Munduko Eguna martxoaren 27an ospatzen dute urtero ITI Zentroek eta Nazioarteko antzerki komunitateak. Egun berezi honen izenean, era askotako nazio mailako eta nazioarteko ekitaldiak antolatzen dira.

 

Garrantzitsuenetako bat Nazioarteko Mezu hau lau haizetara zabaltzea da. Tradizioz mundu mailako ezagutza eta kalitatea duen antzerki alorreko aditu batek idatzi izan du, betiere Antzerkiaren Nazioarteko Institutuak gonbidaturik.

http://www.iti-worldwide.org 

 

 

Ondo izan.

Leire


		
---------------------------------




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago