[itzul] Txirlak, muxilak eta almejak...

jrbilbao a bildua bbk.es jrbilbao a bildua bbk.es
Ost, Mar 23, 10:57:05, CET 2005


      Nire ustez, Azkueren okerra izan zen, espainolezko "almeja" eta
"mojojón" animalia berbera zirela uste izan zuela.

      Hara zer dakarren bere hiztegi zoragarrian:

TXIRLA (AN-ond, Bc, G, ...), pechina, venera, concha semicircular de dos
valvas. En el país vasco dan a este molusco, hablando en castellano, el
nombre de "almeja", y al molusco negro de dos valvas y carne amarilla, que
la Academia designa con este nombre, se le da el nombre de "mojojón".

MUSKULU (G-don-ori) mojojón, un marisco.

MUXILLA (B-mu) almeja, mojojón, cierto marisco.

      Baina nik dakidanez, Bizkaiko kostan "muxila", "mutxiloi", "mojojoi"
esaten duguna eta batuaz "muskuilu" animalia bera dira: Mytilus edulis.

Aldiz espainolez "chirla" (Venus gallina) eta "almeja" (Venerupis
decussata) direnak, guretzat biak dira "txirlak".

Sergioren galderari erantzunez, nik euskaraz "almeja" lasai erabiliko nuke,
zehaztasuna behar denean. Baina problema txikitxo bat dago, Elhuyar
hiztegiak espainolezko "almeja"rako, euskaraz "txirla" eta "muxila" ematen
dituela, Azkueren errakuntzaren ondorioz agian.

Joserra Bilbao








                                                                                                          
                                                                                                          
                                              Para:     ItzuL <itzul a bildua postaria.com>                        
                                              cc:                                                         
             Giltza-Iñigo Roque               Asunto:   Re: [itzul] Txirlak, muxilak eta almejak...       
             <iroque a bildua edebe.net>                                                                           
             Enviado por:                                                                                 
             itzul-bounces a bildua postaria.com                                                                   
                                                                                                          
                                                                                                          
             23/03/2005 09:52                                                                             
             Por favor, responda a                                                                        
             ItzuL                                                                                        
                                                                                                          
                                                                                                          




Bai, Azkueren hutsa ez zen izan "muxila" hiztegian sartzea, ezpada
"muxila"ren adiera oker ematea. "Muxilak" edo "muxiluek" batuaz
"muskuiluak"
dira, ondo esan duzunez.

> Muxila "mejillon" esateko erabiltzen dute Bermion.
> ana
>
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
> nombre de Giltza-I n igo Roque
> Enviado el: asteartea, 2005.eko martxoak 22 18:03
> Para: ItzuL
> Asunto: Re: [itzul] Txirlak, muxilak eta almejak...
>
>
> "Muxilak" Azkueren hiztegiko okerra ei da, "muxilak", berez, "muskuiluak"
> dira eta.
>
>> Nik dakidala, espainolez bereizten dira "chirla" (txikiagoa) eta
"almeja"
>> (handiagoa).
>>
>> Baina euskaraz "txirla" erabiltzen da bietarako.
>>
>>
>> Ikusi izan dut "muxila" ere.
>>
>>
>> Baina, zergatik ez "almeja" erabili euskaraz?
>>
>>
>> Zer deritzozue?
>>
>>
>>
>>
>> Sergio
>>
>
>
>









ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago