[itzul] Txirlak, muxilak eta almejak...
Alberto Martinez de la Cuadra
itzultz.zamudio a bildua bizkaia.org
Ost, Mar 23, 12:20:56, CET 2005
Para: ItzuL
<itzul a bildua postaria.com>
cc:
Giltza-Iñigo Roque Asunto: Re: [itzul]
Txirlak, muxilak eta almejak...
<iroque a bildua edebe.net>
Enviado por:
itzul-bounces a bildua postaria.com
23/03/2005 09:52
Por favor, responda a
ItzuL
Bai, Azkueren hutsa ez zen izan "muxila" hiztegian sartzea, ezpada
"muxila"ren adiera oker ematea. "Muxilak" edo "muxiluek" batuaz
"muskuiluak" dira, ondo esan duzunez.
> Muxila "mejillon" esateko erabiltzen dute Bermion.
> ana
>
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
> nombre de Giltza-I n igo Roque
> Enviado el: asteartea, 2005.eko martxoak 22 18:03
> Para: ItzuL
> Asunto: Re: [itzul] Txirlak, muxilak eta almejak...
>
>
> "Muxilak" Azkueren hiztegiko okerra ei da, "muxilak", berez,
> "muskuiluak" dira eta.
>
>> Nik dakidala, espainolez bereizten dira "chirla" (txikiagoa) eta
"almeja"
>> (handiagoa).
>>
>> Baina euskaraz "txirla" erabiltzen da bietarako.
>>
>>
>> Ikusi izan dut "muxila" ere.
>>
>>
>> Baina, zergatik ez "almeja" erabili euskaraz?
>>
>>
>> Zer deritzozue?
>>
>>
>>
>>
>> Sergio
>>
>
>
>
Aipatu den bezala, ‘txirla’ esaten zaie espezie biei. Bereizi beharra
badago, ‘txirla txikia’ (erdaraz, hemen ‘chirla’ esaten zaiona; latinez,
Venus gallina) eta ‘txirla handia’ (erdaraz, ‘almeja’; latinez,
Venerupis decussata) esan daiteke. Nik inoiz horrela irakurri dut.
Erdaraz ‘mejillón’ esaten zaionari (Mytilus edulis) ‘muxila’ esaten zaio
Bermeon eta Mundakan; ‘mutxiloi’, Ondarroan, eta ‘mojojoi’ (edo
‘mokokoi’) Armintzan, Elantxoben eta Lekeition, Eneko Barrutiak bere
hiztegian jaso zuenez.
Ez dut ondo ulertzen horiek zergatik diren Bizkaiko berbak, eta batuaz
zergatik den ‘muskuilu’, erantzun batzuetan aipatu den bezala. Logika
berari tiraka, ‘muskuilu’ Gipuzkoakoa edo Lapurdikoa izango da (egia
esan, ez dakit non esaten den ‘muskuilu’, ezta zein hedadura duen hitz
horrek ere). 'Muxila' euskara batua ere bada, nik uste.
Nik neuk beti entzun dut ‘muxila’ euskaraz, eta ‘mojojón’ erdaraz
(erdaraz ‘mejillón’ 'mojojón' zela beranduago ikasi nuen).
Alberto
Joserra Bilbao:
>>>Baina nik dakidanez, Bizkaiko kostan "muxila", "mutxiloi", "mojojoi"
esaten duguna eta batuaz "muskuilu" animalia bera dira: Mytilus edulis.
Iñigo Roque:
>>>Bai, Azkueren hutsa ez zen izan "muxila" hiztegian sartzea, ezpada
"muxila"ren adiera oker ematea. "Muxilak" edo "muxiluek" batuaz
"muskuiluak" dira, ondo esan duzunez.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago