[itzul] Txirlak, muxilak eta almejak...
Alberto Martinez de la Cuadra
itzultz.zamudio a bildua bizkaia.org
Ost, Mar 23, 12:36:25, CET 2005
Aipatu den bezala, ‘txirla’ esaten zaie espezie biei. Bereizi beharra
badago, ‘txirla txikia’ (erdaraz, hemen ‘chirla’ esaten zaiona; latinez,
Venus gallina) eta ‘txirla handia’ (erdaraz, ‘almeja’; latinez,
Venerupis decussata) esan daiteke. Nik inoiz horrela irakurri dut.
Erdaraz ‘mejillón’ esaten zaionari (Mytilus edulis) ‘muxila’ esaten zaio
Bermeon eta Mundakan; ‘mutxiloi’, Ondarroan, eta ‘mojojoi’ (edo
‘mokokoi’) Armintzan, Elantxoben eta Lekeition.
Ez dut ondo ulertzen horiek zergatik diren Bizkaiko berbak, eta batuaz
zergatik den ‘muskuilu’, erantzun batzuetan aipatu den bezala. Logika
berari tiraka, ‘muskuilu’ Gipuzkoakoa edo Lapurdikoa izango da (egia
esan, ez dakit non esaten den ‘muskuilu’; nik beti ‘muxila’ entzun dut
euskaraz, eta ‘mojojón’ erdaraz; erdaraz ‘mejillón’ zer zen ere nahiko
berandu ikasi nuen eta).
Alberto
Joserra Bilbao:
>>>Baina nik dakidanez, Bizkaiko kostan "muxila", "mutxiloi", "mojojoi"
esaten duguna eta batuaz "muskuilu" animalia bera dira: Mytilus edulis.
Iñigo Roque:
>>>Bai, Azkueren hutsa ez zen izan "muxila" hiztegian sartzea, ezpada
"muxila"ren adiera oker ematea. "Muxilak" edo "muxiluek" batuaz
"muskuiluak" dira, ondo esan duzunez.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago