[itzul] Txirlak, muxilak eta almejak...
    inaki irazabalbeitia 
    ixi a bildua elhuyar.com
       
    Ast, Mar 24, 00:48:22, CET 2005
    
    
  
  Ba espezien normalizazioaz dihardutenek horrela erabaki dutelako, 
Gaztelaniaz esaterako, 'judíá'  estandarra  den bezala eta 'alubia' edo 
'frijol' lokalismoak.
Bidez batez, adin batetik gorako donostiarrek gaztelaniaz 'muskullo' 
esaten dute eta, bestetik,  Gipuzkoako barne aldeko euskaldun jator 
askok 'mejiloi'. Antzeko gauza gertatzen da, Goierri eta Tolosaldeko 
jatetxeetan entzuten den  'rape parrilan' gero eta usuago horrekin.
inaki
El 23 mar 2005, a las 03:36, Alberto Martinez de la Cuadra escribió:
> Ez dut ondo ulertzen horiek zergatik diren Bizkaiko berbak, eta batuaz
> zergatik den ‘muskuilu’, erantzun batzuetan aipatu den bezala. Logika
> berari tiraka, ‘muskuilu’ Gipuzkoakoa edo Lapurdikoa izango da (egia
> esan, ez dakit non esaten den ‘muskuilu’; nik beti ‘muxila’ entzun dut
> euskaraz, eta ‘mojojón’ erdaraz; erdaraz ‘mejillón’ zer zen ere nahiko
> berandu ikasi nuen eta).
    
    
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago