[itzul] Hobe esan
LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER
larrinaga_asier a bildua eitb.com
As, Maiatza 3, 11:29:40, CEST 2005
Ez naiz ausartzen <<hobe esan>> egituraren jatorrian zer dagoen
esatera. Nire belarrirako, arrotza da, eta lehengo mezuan eman nuen
azalpenean bera izan nuen gogoan (nahiz eta Jagoneteko argibideaz baliatu).
Orotariko Euskal Hiztegian <<hobe esan>> egiturak ez du
(azpi)sarrerarik. Bai, ordea, beste lokuzio hauek: <<hobeto esan>>, <<hobeto
esana>>, <<hobeto esanik>>, <<hobeto esateagatik>>, <<hobeto esatearren>>,
<<hobeto esateko>>. Horrek zerbait esan nahi izango du.
Gainera, HOBETO sarrera nagusiaren bigarren adieran, honela dator:
2. Mejor dicho. v. "hobeto esan", "hobeto esateko".
Asier Larrinaga
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago