ER: [itzul] Hobe esan
Juan Garzia Garmendia
svrinsjg a bildua sv.ehu.es
As, Maiatza 3, 12:30:53, CEST 2005
Arrazoia duzu, Asier, jakina: horiek dira ondoen eta zabalen errotuta dauden
formak. Hala ere, "hobe esanda/esateko" nabarmen okerra izanik, "hobe esan"
zalantzazkoagoa da, ez baitago hain garbi zein den egitura (bistakoa da
kalkoa dela, baina hori ez da berez bekatu).
Hiztegi batuak ez dakar "hobe esan", baina ezta "hobeto esan" ere (bai,
ordea, "hobeki esan").
Horrek, nik uste, esan nahi du molderik tradiziozkoenak (ekialdean)"hobeki
esan/erran (+esateko/erraiteko)" eta (mendebaldean)"hobeto esanda-esateko"
direla, baina ez dut uste debekatzen denik "hobeto esan" erabiltzea,
Orotarikoko adibide apurren bidetik.
Jakina, HBan ez bata eta ez bestean aipatzen ez diren arren, zalantzazkoagoa
da "hobe esan" moldearen egokitasuna, eta (hori esan nahi nuen) "egia esan"
esapidea erabiltzen duten hiztunen belarriak ebatzi behar du auzi hori,
besteentzat "esan" horretan baitago koska, batez ere.
Funtsezkoena, alegia, ea "hobe ikusteko" inolaz ere erabiliko ez lukeen
hiztunik baden hala ere "hobe esan" normaltasun osoz erabiltzen duenik. Eta
baiezkoan nago ni, hiztun guztiz "natural"ei ere entzuten baitiet neure
inguruan. Estimatuko nituzke, hala ere, horri buruzko oharrak.
-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: LARRINAGA LARRAZABAL,
ASIER
Bidalia: asteartea, 2005.eko maiatzak 3 11:30
Nora: 'ItzuL'
Gaia: RE: [itzul] Hobe esan
Ez naiz ausartzen <<hobe esan>> egituraren jatorrian zer dagoen
esatera. Nire belarrirako, arrotza da, eta lehengo mezuan eman nuen
azalpenean bera izan nuen gogoan (nahiz eta Jagoneteko argibideaz baliatu).
Orotariko Euskal Hiztegian <<hobe esan>> egiturak ez du
(azpi)sarrerarik. Bai, ordea, beste lokuzio hauek: <<hobeto esan>>, <<hobeto
esana>>, <<hobeto esanik>>, <<hobeto esateagatik>>, <<hobeto esatearren>>,
<<hobeto esateko>>. Horrek zerbait esan nahi izango du.
Gainera, HOBETO sarrera nagusiaren bigarren adieran, honela dator:
2. Mejor dicho. v. "hobeto esan", "hobeto esateko".
Asier Larrinaga
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago