ER: [itzul] Hobe esan
Juan Garzia Garmendia
svrinsjg a bildua sv.ehu.es
As, Maiatza 3, 12:38:54, CEST 2005
Beranduegi iritsi zait zurea, Jon: hori da, beraz, Euskaltzaindiaren
ebazpena. Zintzo egingo diogu men arauemaileari, baina, jakingura hutsez,
gustura hartuko nituzke erabilera erralari buruzko nire irudipena
kontrastatzeko testigantzak.
-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: jon-agirre a bildua ej-gv.es
Bidalia: asteartea, 2005.eko maiatzak 3 12:03
Nora: itzul a bildua postaria.com
Gaia: RE: [itzul] Hobe esan
Gainera, Euskaltzaindiak argi dio, ezin argiago, txarto dagoela:
hobe izond. (*hobe esan e. hobeki esan)
hobe beharrez
hobe izan, hobe izaten, hobe izango / hobeko. da/du ad.: hobe dugu isildu
lotsagabe gelditu baino.
hobe ustean
hobe ustez
Eta ez dio, txarto dagoenik "esan"egatik "hobe"gatik baino, nahiz eta nire
ohiturarako "hobeto esanda" hobeto esanda dagoen, hau da, nahiz eta "hobeto
esanda" esatea hobe den.
Jon
-----Mensaje original-----
De: LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER [mailto:larrinaga_asier a bildua eitb.com]
Enviado el: martes, 03 de mayo de 2005 11:30
Para: 'ItzuL'
Asunto: RE: [itzul] Hobe esan
Ez naiz ausartzen <<hobe esan>> egituraren jatorrian zer dagoen
esatera. Nire belarrirako, arrotza da, eta lehengo mezuan eman nuen
azalpenean bera izan nuen gogoan (nahiz eta Jagoneteko argibideaz baliatu).
Orotariko Euskal Hiztegian <<hobe esan>> egiturak ez du
(azpi)sarrerarik. Bai, ordea, beste lokuzio hauek: <<hobeto esan>>, <<hobeto
esana>>, <<hobeto esanik>>, <<hobeto esateagatik>>, <<hobeto esatearren>>,
<<hobeto esateko>>. Horrek zerbait esan nahi izango du.
Gainera, HOBETO sarrera nagusiaren bigarren adieran, honela dator:
2. Mejor dicho. v. "hobeto esan", "hobeto esateko".
Asier Larrinaga
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago