[itzul] Al rebufo

txema txeyarza a bildua telefonica.net
Ost, Maiatza 4, 09:36:59, CEST 2005


Arrazoi du Aitorrek; "uberan" (lorratzean/uharan) ere erabil daiteke irudi
hori ur gaineko kontuetara ekarrita, agian "geureagoa" baita ingurune hori,
kostaldekoak garenontzat behintzat, eta zentzu metaforiko horrekin
erabiltzen delako inoiz-edo, aurrekoak zabaldu duen bidea baliatzea, besteak
beste.
----- Original Message -----
From: <aua a bildua ivap.es>
To: <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Wednesday, May 04, 2005 8:57 AM
Subject: RE: [itzul] Al rebufo


"Al rebufo" hori motor-munduko argotean erabiltzen den terminoa da, eta
motoek-eta mugitzean uzten duten aire-hutsa esan nahi du; lasterketetan,
lehiakideak baliatzen dira babes horretaz. Beraz, nik honela emango nuke:
"... Liburu Zuriaren babesean" edo "itzalpean".

Aitor Ugarte

> -----Mensaje original-----
> De: Itzuliz [mailto:itzuliz a bildua euskalnet.net]
> Enviado el: asteazkena, 2005.eko maiatzak 4 01:49
> Para: itzul a bildua postaria.com
> Asunto: [itzul] Al rebufo
>
> Kaixo: nola emango zenukete hori euskaraz?
>
> "Al rebufo del Libro Blanco para la reforma del régimen local..."
>
> Mila esker
>
> Joxemari




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago