[itzul] Drogodependencias

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ost, Maiatza 4, 16:00:24, CEST 2005


Nik "drogamendekotasun" ez nuke idatziko, "droga-mendekotasun" baino, edo,
testuaren puntuazio-koherentziaren arabera, "droga mendekotasun". Bestalde,
"mendetasun" ere hor da, -ko- artizkia gorabehera. Gainera, kideko
"menpekotasun" edo "menpetasun" ere hor daude.

Baina hitz bakarrean ematea, gaztelaniaz hala ematen delako baino ez da.
Gaztelaniaren oihartzunik ez bageneuka, euskaraz ez genuke hitz bakarrean
sortuko, nik uste. Hala ere, Joseba Erkiziak esan zuen bezala, hala
erabiltzen bada (ez da frogatu), hala bedi.

Jon

-----Mensaje original-----
De: huisl108 a bildua ej-gv.es [mailto:huisl108 a bildua ej-gv.es] 
Enviado el: miércoles, 04 de mayo de 2005 15:46
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: RE: [itzul] Drogodependencias

Gaiari buruzko hiztegi bat hemen:
http://www.drogomedia.com/euskera/diccionari.htm

Horren arabera, 
- Drogodependencia: Drogamendekotasun, drogen mendekotasun.
*Drogamenpekotasun, *drogomenpekotasun, *drogamenpetasun, *drogomenpetasun.

- Prevención de drogodependencias: Drogamendekotasunari aurrea hartze



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago