[itzul] Tradosi buruz
gegia a bildua gipuzkoa.net
gegia a bildua gipuzkoa.net
Ost, Maiatza 4, 21:23:10, CEST 2005
> Nola egin daiteke Trados erabiltzean letraren formatua mantentzeko?. Orain egiten ari naizen testu batean letraren formatua aldatzen zait, eta letra mantendu behar dut (eta nahi dut...). Badago modurik? Ala dena itzulita dagoenean neuk aldatu behar al dut formatua?. Ez dakit ondo azaldu dudan nire arazoa...
Ez dakit nola sortzen zaizun arazo hori: berez, Tradosek horixe du, jatorrizkoaren ezaugarri formal guztiak bere hartan gordetzen dituela. Beraz, harrigarri samarra da letra formatuak etengabe aldatzea.
Bururatzen zaidan aukera bakarra: egiaztatu ezazu Tradosen menuan, File, Setup, eta hor Fonts atala; ipini letra molde bera Source default font eta Target default font alorretan, eta horrek ez badu eraginik, leku horretan bertan aktibatu Translate into target default for all other fonts.
Uste dut horrekin ez dizula aldaketarik egingo.
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago