ER: [itzul] Cada primer s=?ISO-8859-1?B?4WJhZG8g?=de mes

Patxi Petrirena altxupere a bildua euskalerria.org
Ast, Maiatza 5, 10:45:22, CEST 2005


Ińigok:

>"Hileroko" barik "hileko" hobeto, ezta? "Hileko lehen larunbatean".

Juanek: 

>Nik ere bide hori jotzen dut egookiagotzat "hileroko" erabiltzea baino.
Aukeran, hala ere, "cada"ren enfasiari hobeki erantzuteko eta koma sartu
beharra errimaz berdinduz, honelatsu emango nuke: "hilean-hilean, (hileko)
lehen larunbatean".

Arrazoi dukezue, eta nik ere aitortzen dut 'hileroko' horren bitxi-puntua,
baina zinetan diotsuet ez dudala neure babuz asmatu, baizik eta gogoratu
dudala nola apezak esaten zigun, aspaldixko, "hilabeteroko lehenbiziko
ortziralean" meza izango genuela (uste dut). Nik neuk egokitzat daukat
(beharrezko ere ikusten dudan ber).

Patxi
_________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >>> http://www.euskalerria.org
___________________________________________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >> http://www.euskalerria.org



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago