ER: [itzul] Cada primer sábado de mes
Terminologia BITEZ LOGOS
terminologia a bildua bitez.com
Ast, Maiatza 5, 11:11:08, CEST 2005
Horren arrotz egiten al zaizue guztioi beste balizko aukera hau?:
Hil(abet)eko lehen larunbatero
Ińaki
BITEZ LOGOS
>Ińigok:
>
>>"Hileroko" barik "hileko" hobeto, ezta? "Hileko lehen larunbatean".
>
>Juanek:
>
>>Nik ere bide hori jotzen dut egookiagotzat "hileroko" erabiltzea baino.
>Aukeran, hala ere, "cada"ren enfasiari hobeki erantzuteko eta koma sartu
>beharra errimaz berdinduz, honelatsu emango nuke: "hilean-hilean, (hileko)
>lehen larunbatean".
>
>Patxik
>
>Arrazoi dukezue, eta nik ere aitortzen dut 'hileroko' horren bitxi-puntua,
>baina zinetan diotsuet ez dudala neure babuz asmatu, baizik eta gogoratu
>dudala nola apezak esaten zigun, aspaldixko, "hilabeteroko lehenbiziko
>ortziralean" meza izango genuela (uste dut). Nik neuk egokitzat daukat
>(beharrezko ere ikusten dudan ber).
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago