ER: ER: [itzul] Cada primer sábado de mes
Juan Garzia Garmendia
svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Ast, Maiatza 5, 12:59:27, CEST 2005
Pozten nauk, Patxi, apezarekin izatea desadostasuna, baina desadostasun
izaten segitzen dik, nire kasuan bederen.
Nolanahi ere, gaztelaniazkoak "el primer viernes de CADA MES" eta "CADA
PRIMER SÁBADO de(l) mes" dituk, hurrenez hurren.
Hots, egitura gramatikal desberdinak, nahiz esanahia, enfasiaren kokapena
gorabehera, hor nonbait ibili (="el primer sábado de CADA MES"?).
-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Patxi Petrirena
Bidalia: osteguna, 2005.eko maiatzak 5 10:45
Nora: ItzuL
Gaia: Re: ER: [itzul] Cada primer sábado de mes
Ińigok:
>"Hileroko" barik "hileko" hobeto, ezta? "Hileko lehen larunbatean".
Juanek:
>Nik ere bide hori jotzen dut egookiagotzat "hileroko" erabiltzea baino.
Aukeran, hala ere, "cada"ren enfasiari hobeki erantzuteko eta koma sartu
beharra errimaz berdinduz, honelatsu emango nuke: "hilean-hilean, (hileko)
lehen larunbatean".
Arrazoi dukezue, eta nik ere aitortzen dut 'hileroko' horren bitxi-puntua,
baina zinetan diotsuet ez dudala neure babuz asmatu, baizik eta gogoratu
dudala nola apezak esaten zigun, aspaldixko, "hilabeteroko lehenbiziko
ortziralean" meza izango genuela (uste dut). Nik neuk egokitzat daukat
(beharrezko ere ikusten dudan ber).
Patxi
_________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >>> http://www.euskalerria.org
____________________________________________________________________________
_______________
Lortu posta elektronikoa doan >> http://www.euskalerria.org
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago