ER: ER: ER: [itzul] Cada primer sábado de mes

Juan Garzia Garmendia svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Or, Maiatza 6, 08:53:27, CEST 2005


Hitz-elkarketa hitz soilaren pare-parekoa da sintaxiari dagokionez
(orto(tipo)grafia gorabehera), eta horregatik dira egokiak aipatu dituzunak.
Badirudi, beraz, -ero atzizkiak muga horixe duela: hitz bakar bati lotzekoa
dela, elkartua izan zein ez:

udaberri-gauero / *udaberriko gauero

-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Terminologia BITEZ
LOGOS
Bidalia: osteguna, 2005.eko maiatzak 5 19:20
Nora: ItzuL
Gaia: Re: ER: ER: [itzul] Cada primer sábado de mes


Ezin argiagoa azalpena, Juan.
Luzatu nahi genuke, dena den, beste galdera(zalantza) bat. Orori zuzendua.
Javierrek azaldu bezala, hilari, lokatiboa ez baino, genitiboa egokitzen
zaiola alde batera utzita, baditu alderdi batzuk hitz horrek oso argi
azaltzen ez zaizkigunak.
Beste egitura zalantzagarriren bat aipatzearren, zer esango zenukete
honakoen inguruan?

igande goizeroko hamaiketakoa //prestatzen hasi zen... edo//
(igande goiza kontzeptualki onargarria eta egoki lotutako hitz-multzoa
delakoan)

eta horren haritik...

udaberri(-)gaueroko zurrungak //areagotu egin zituen udan... edo//

Nola moldatu ohi dituzue horrelakoak?
Perifrasiak eta eranskinak ezinbestekoak ote dira?

Ińaki
BITEZ LOGOS

Juanek labur eta zehatz:
>"Udaberriko gauero" bezain arrotz. Bide horretatik, izatekotan, "Hileko
>lehen larunbat oroz" edo behar luke, nik uste.





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago