ER: [itzul] decenas de miles
Juan Garzia Garmendia
svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Ast, Maiatza 5, 13:16:05, CEST 2005
Pentsatzen dut borroka galdua dela hori ere dagoeneko, baina, tradizioan
(tradizio zaharrean?)eta joskera hori berezko duten hiztunen ahotan, "ehunka
lagunak etorri dira" da joskera, -ak eta guzti, "ehunka/milaka" hori ez
baita --"ehun"/"mila" ez bezala-- zenbatzailea, NOLA adizlagun edo baizik
(=ehunka/milaka bildu ziren jarraitzaileak), aposizio egitura berezi modura
finkatuz joan dena (jarraitzaileak ehunka > ehunka jarraitzaileak), eta,
antza, testu "moderno"etan zenbatzaile peto modura jokatzen hasi garena
(ehunka/milaka jarraitzaile).
Erabilera "moderno" hori debekatzeko asmorik ez dut nik batere, baina
besteari ("betiko"ari) ere ezin zaio noski aitzakiarik ipini, eta aipamentxo
bat behintzat merezi zuelakoan nago.
-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Antton Gurrutxaga
Bidalia: osteguna, 2005.eko maiatzak 5 12:09
Nora: 'ItzuL'
Gaia: RE: [itzul] decenas de miles
Orain dela urte batzuk, arazo honi buruzko kontsulta egin ziguten, eta hona
ekarriko dugu orduko erantzuna, inori baliagarria balitzaio ere:
--------------------------------------------
Euskaraz baditugu 'ehunka', 'milaka' eta 'milioika': 'ehunka lagun etorri
ziren', 'milaka liburu bildu dituzte'; 'milioika erromes heldu dira Mekara'.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago